Joseba Erkizia

Joseba Erkizia
Bizitza
JaiotzaAndoain, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Inguma: joseba-erkizia-itoitz

Joseba Erkizia (Andoain, Gipuzkoa, 1958 -) Euskal Herriko idazle eta itzultzailea da.

Biografia

Gipuzkoako Foru Aldundian egiten zuen lan itzultzaile modura. IVAPek argitara ematen duen Administrazioa Euskaraz izeneko aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu. Euskal Itzultzaileen Elkarteko (EIZIE) lehendakari izendatu zuten 1996an. HABE erakundearen zuzendari izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2005. urtean.

Administrazio- eta lege-esparruko terminologiaren alorrean lan ugari egina da biltzar, mintegi eta abarretan. Horrez gain, Euskararen Aholku Batzordearen lanetan partaide izan da, Terminologia Batzordean hain zuzen ere.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16517851
  • Identifikadoreak
  • Tabakalera ID: 76303
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01848/eu_e_2396/e2396
  • Wd Datuak: Q16517851