Jose Maria Yermo

Jose Maria Yermo

Bizitza
JaiotzaGetxo, 1903ko ekainaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1960ko urriaren 21a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Getxoko Arenas1923 / 1935
Espainiako futbol selekzio nazionala1928 / 192855
 
Parte-hartzailea
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Jose Maria Yermo Solaegi (Areeta, 1903ko ekainaren 21a - Bilbo, 1960ko urriaren 21a), euskal kirolaria izan zen, 1920 eta 1930eko hamarkadetan futbol, txirrindularitza eta atletismori ekin ziona[1].

Ibilbidea

Atleta

Atletismoan Getxoko Arenas taldean aritu zuen jauzilaria. Luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean[2] Espainiako errekorrak izan zituen[3]. Parisko Olinpiar Jokoetara joatekotan izan zen baina ez zen joan[4]

Altura jauzian eta mailu jaurtiketan ere aritu zuen.

Futbolaria

Bere karrera osoa Getxoko Arenas taldean egin zuen, harrobitik hasi eta 1935an futbola utzi arte.

Yermok aurrelari moduan aritzen zuen. Espainiako Futbol Errege Koparen finalak jokatu eta galdu zituen 1925 eta 1927an. 1927an Espainiako selekzioarekin debutatu eta hurrengo urtean Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen[5]. 1929an Liga hasi eta 1935 arte 51 partidatan 30 gol lortu zituen.

Txirrindularia

Yermok Munduko Txapelketan ez ezik 1928an Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan ere hartu zuen parte[6]. Kilometro bat erlojupeko proban 12.a izan zen.

Erreferentziak

  1. Auñamendi Entziklopedia: José María Yermo
  2. Emaitzak jauzi hirukoitzean
  3. Espainiako Atletismo Federakuntza, El Atletismo Olímpico Español, 244. orr. ISBN 84-604-3552-0
  4. Espainiako Komite olinpikoa
  5. futbol.sportec.es
  6. Urtekaria: Palmaresa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9014526
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 144198
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q9014526