Jose Antonio Arkotxa

Jose Antonio Arkotxa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Arcocha Martija
JaiotzaMutriku, 1911ko martxoaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1996ko martxoaren 17a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Atxukale

Literaturaren Zubitegia: 324

Jose Antonio Arkotxa Martija (Mutriku, Gipuzkoa, 1911ko martxoaren 29a - Donostia, Gipuzkoa, 1996ko martxoaren 17a) euskal idazle eta antzerkigilea izan zen.[1]

Biografia

Hemeretzi urte bete ondoren, El Día, Argia eta Euzkadi aldizkarietara bidaltzen hasi zen bere lantxoak, eta geroago Zeruko Argia, Egan, eta Agur aldizkarietan batez ere idazten jarraitu zuen. Kontabilitateburu hasi zen lanean Ondarroan 1943an, bere kasa ikasi zuen ofizioan. [2]

Bere lan garrantzitsuenak: Nork nori ziria sartu, Antzerki ikasketa berezia, Arantzazu´ko Anai Patxi, Gabon gontzeta, Leniz-ko alaba, Arrain saltzaileak (irratirako gidoia) eta Brokel jauna.[3] Euskaltzain urgazlea, 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuen.

Lanak

Antzerkia

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Jose Antonio Arkotxa Martija. .
  2. Aulestia, Gorka. «Jose Antonio Arkotxa Martija Atxukale 1911-1996» Bidegileak.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

  • Jose Antonio Arkotxa literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260574