Jorge Serrano Elías

Jorge Serrano Elías

Irudi gehiago

29. Guatemalako presidente

1991ko urtarrilaren 14a - 1993ko ekainaren 1a
← Vinicio Cerezo - Gustavo Adolfo Espina Salguero (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria, 1945eko apirilaren 26a (78 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Ezkontidea(k)Magda Bianchi Lázzari (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
ikusi

Jorge Serrano Elías (Guatemala Hiria, 1945eko apirilaren 26a) guatemalar politikaria da. 1991-1993 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen.

Bizitza

Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen San Carlos Unibertsitatean. Estatu kontseiluko lehendakari izendatu zuten Efraín Ríos Montt generalaren agintaldian (1982-1983). 1991ko hauteskundeen ondoren Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta bi urtez iraun zuen kargu hartan. Bere agintaldian Belizeren burujabetasuna ezagutu zuen, Karibe itsasorako zuzeneko sarbidea lortu zuen, Honduras eta El Salvadorrekin Erdialdeko Amerikarako proiektu federala bultzatu zuen eta bake hitzarmena sinatu zuen gerrillarekin.

1993an estatu kolpea eman zuen gobernutik, konstituzioa indargabetu zuen eta kongresu nazionala eta epaitegi gorena desegin zituen, baina urte hartan bertan dimisioa eman eta Panaman hartu behar izan zuen babesa, epaitegi konstituzionalak hartara beharturik.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Aurrekoa
Vinicio Cerezo
Guatemalako presidentea

1991-1993
Ondorengoa
Gustavo Espina
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Serrano Elías Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q880037
  • Commonscat Multimedia: Jorge Serrano Elias / Q880037

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 13983096
  • ISNI: 0000000034936393
  • GND: 1081798165
  • LCCN: n93062428
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05370/eu_s_1894/s1894
  • Wd Datuak: Q880037
  • Commonscat Multimedia: Jorge Serrano Elias / Q880037