Jonas Savimbi

Jonas Savimbi

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJonas Malheiro Savimbi
JaiotzaMoxico Province (en) Itzuli, 1934ko abuztuaren 3a
Herrialdea Angola
HeriotzaMoxico Province (en) Itzuli, 2002ko otsailaren 22a (67 urte)
Hobiratze lekuaLuena (en) Itzuli
Heriotza modua: guduan hila
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Nazar (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
HizkuntzakUmbundu (en) Itzuli
portugesa
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta partisanoa
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakAngolako Independentzia Gerra
Angolako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa UNITA

Find a Grave: 7422368 Edit the value on Wikidata

Jonas Malheiro Savimbi (Munhango, Bié, 1934ko abuztuaren 3a - Luccuse, Moxiko, 2002ko otsailaren 22a) angolar politikaria izan zen. UNITA (Angolaren Erabateko Independentziaren aldeko Batasun Nazionala) gerrilla-taldeko burua. Portugalen kolonizazioaren aurka hasi zen borrokan, hogei urte zituela. 1966an, antolaketa politikoaren beharra ikusita, Angolaren Erabateko Independentziaren aldeko Batasun Nazionala sortu zuen, komunismoaren aurkakoa. 1975ean, Angolak askatasuna lortu zuenean, gerra gogorra hasi zen UNITAren eta gobernuaren artean. Angolaren Askapenaren Aldeko Herri Mugimenduak (MPLA), Sobietar Batasunaren eta Kubaren laguntzarekin, Angolako aginpidea lortu zuenean, Savimbik Hegoafrika, Estatu Batuen eta Zaireko gobernuaren laguntza eskatu zuen, komunismoaren mehatxuari aurre egin ahal izateko. Gerra luze baten ondoren, 1989an lehen su-eten ofiziala jarri zen indarrean. Dos Santos demokraziarako bidea urratzen hasi zen, eta UNITAri hauteskundeetan parte hartzeko baimena eman zion. Hauteskundeak, baina, ez ziren egin. Borrokak etenik gabe jarraitu zuen, eta negoziazio amaigabeetan urtebete joan ondoren, Savimbi eta Dos Santosek Bicesseko ituna izenpetu zuten, 1991ko maiatzaren 1ean, Estorilen. Hamasei urteetan milioi bat pertsona baino gehiago hil ziren gerran. Hilabete geroago, Jonas Savimbi eta Dos Santosek, Lisboan beste menia bat izenpetzeko elkartuta, 1992ko irailerako deitu zituzten lehen hauteskunde demokratikoak. Eragozpenak eragozpen, lehen hauteskundeak egin ziren: Savimbik botoen %40 eskuratu zituen eta Dos Santosek %49. Savimbik, baina, ez zituen emaitzak onartu. Azkenik, UNITAk hauteskundeen emaitzak onartu zituen, Bicesseko itunen baliagarritasuna onartu zuen, eta bi aldeek su-etena erabaki zuten, UNITAren desmilitarizazioa barne. 2002an Angolako gobernuko tropek hil zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q273051
  • Commonscat Multimedia: Jonas Savimbi / Q273051

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 45100805
  • ISNI: 000000006645134X
  • BNF: 122410465 (data)
  • GND: 118915673
  • LCCN: n81047814
  • SUDOC: 02900974X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05311/eu_s_1307/s1307
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q273051
  • Commonscat Multimedia: Jonas Savimbi / Q273051