Joaquín Vidal

Joaquín Vidal

Ezkerretik eskuinera, Tatxo Amilibia, Jose Antonio Agirre eta Joaquín Vidal Munarriz, 1937an. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIruñea, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1939ko abuztuaren 4a (56/57 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Enrique Vidal Munárriz (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Errepublikako Herri Armada
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Joaquín Vidal Munarriz (Iruñea[1] ? – Bilbo, 1939ko abuztuaren 4a) nafar militarra izan zen, Gerra Zibilean koronela izandakoa.[2]

Biografia

1936ko uztailean Bilbon zegoen "Garellanoko 6. Batailoia"ren teniente-koronela izan zen. Uztailaren 20an Bilbotik Gasteiz konkistatzeko zutabea zuzendu zuen[1]. Hala ere, uztailaren 22an jasandako bonbardaketa batek zutabe nahaspilatu[3] eta defentsarako posizioak hartu zuten Legutio aurrean.

1936ko urriaren 1ean koronel bihurtua[4], ez zuen Legutioko guduan parte hartu, nahiz eta gudua bukatzear zela (1936ko abenduaren 10ean) Cueto ordezkatu.

1937ko hasieran Gipuzkoako mugan kokatu zuten Lekeitio, Markina, Eibar, Elgeta eta Elorrioko tropak zuzenduz. Martxoaren bukaeran miliziak berrantolatu eta Euzko Gudarostearen Bigarren Dibisioaren aginte lortu[1] eta Bizkaian borrokatu zuen. Hala ere, ekainaren 19an Bilbo galdu[5] eta Nino Nanettik ordezkatua izan zen. Atzealdean kokatuta, ekaina bukatu baino lehen Euzko Gudarostearen I. Gorputza zuzendu zuen Kantabrian. Uztailaren bukaeran Adolfo Pradak ordezkatua izan baino lehen, Santanderreko guduan kostaldea eta Santander bera defenditu zuen.

1937ko azaroaren 15ean, Espainiako Armadaren XIX. Gorputz zuzendu zuen Levanten[6]. Ez zuen Teruelgo guduan parte hartu, Terueletik mendebalderantz zegoen eskualdea defendatzen ari zirelako. 1939ko martxoan Juan Negrínen gobernuaren aurkako Casadoren altxamenduan parte hartu zuen.

Liburuak

1910ean Toledon tenientea zela Ultimas glorias de la Marina Española liburua argitaratu zuen[7]

Erreferentziak

  1. a b c Auñamendi Entziklopedia
  2. Engel, Carlos. (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República. Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0..
  3. Guillermo Tabernilla: "El Frente de Álava"
  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria[Betiko hautsitako esteka]
  5. Alberto Bru, Jordi Pedrosa eta Txema Prada: "La Guerra Civil en el País Vasco"
  6. S.B.H.A.C.: "Ordenes de batalla del Ejército Popular: Diciembre de 1937"
  7. National Library of Australia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3818057
  • Commonscat Multimedia: Joaquín Vidal Munárriz / Q3818057

  • Wd Datuak: Q3818057
  • Commonscat Multimedia: Joaquín Vidal Munárriz / Q3818057