Joani Lertxundi Elizalde

Joani Lertxundi Elizalde
Bizitza
JaiotzaZiburu, 1908ko martxoaren 11
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAhurti, 1995eko abenduaren 29a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta fraidea
Izengoitia(k)Gabriel Lertxundi

Literaturaren Zubitegia: 470

Joani Lertxundi Elizalde, aita Gabriel (Ziburu, Lapurdi, 1908ko martxoaren 11 – Belokeko komentua, Lapurdi, 1995eko abenduaren 29a[1]) Lapurdiko idazlea izan zen. Belokeko abade-etxe beneditarreko fraidea izan zen.

Biografia

Asiriera eta asirierazko liturgia-kantak aztertu zituen eliz ikasketak amaitu ondoren. Euzko Yakintza, Aintzina, Othoizlari, Gure Herria eta Editions Ezkila aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak.

Obra nagusiak: Kantikak (1948), Irakurgaiak nola kanta (1964) eta Plaidoyer pour une liturgie bilingue basco-latine à l´usage des paroisses (1947). Iratzeder olerkari beneditarrarekin batera Meza nausia, Sainduen Litaniak, Besta Berriko Meza, Salbatore eta Salmoak idatzi zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Jean Baptiste Lertxundi Elissalde. Bidegileak bilduma.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260436