Jesus Mari Elejalde

Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elexalde».
Jesus Mari Elejalde
Bizitza
JaiotzaAramaio, 1935eko martxoaren 7a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2020ko otsailaren 20a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Jesus Mari Elejalde Plazaola (Aramaio, 1935eko martxoaren 7a - Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a) arabar apaiza eta idazlea izan zen. Lan handia egin zuen sorterriko historia ikertzen eta ezagutzera ematen. Aramaioko Udalak herriko seme kuttun izendatu zuen 1999ko irailaren 26an.[1]

Bizitza

Jesus Mari Elejalde Aramaioko Azkoaga auzoko Salturralde baserrian jaio zen, 1935eko martxoaren 7an.[2] 24 urterekin apaizturik, Oletan eta Ubidean jardun ostean, Ekuadorrera joan zen misiolari. Aramaiora itzuli, eta bertako parroko izan zen urte luzez. Horrez gain, Fagorren aritu zen lanean hainbat urtez. Aramaioko ondarea jasotzeko lan ugari egin zuen, eta zenbait liburu idatzi zituen. Ameriketatik sorterrira itzuli eta familiako etxean urte luzez bizi izan ondoren, Gasteizko seminarioko erresidentzian eman zituen azken urteak.[1]

Idazlanak

Aramaiori buruzko liburu hauek idatzi zituen:

  • Ermitas y caminos del Valle de Aramaiona (1986).
  • Aramaioko udaletxea (1988).
  • Ayer y hoy del Valle de Aramaiona (1989).

Halaber, hainbeste artikulu argitaratu zituen egunkari eta aldizkarietan.

Sariak

  • 1999ko irailaren 26an, Aramaioko seme kuttun izendatu zuten.

Erreferentziak

  1. a b Iriondo, Julen. Entziklopedia biziari, adio. Goiena, 2020ko maiatzak 11, CC BY-SA, goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-14).
  2. Altube Arrese, Mirari. Jesus Mari Elejalde abade aramaioarra hil da. Goiena, 2020ko otsailak 20, CC BY-SA, goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-15).

Kanpo estekak

  • Jesus Mari Elejalde Plazaola, ahotsak.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260353
  • Wd Datuak: Q12260353