Jean Gimpel

Jean Gimpel
Bizitza
JaiotzaParis, 1918ko urriaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLondres, 1996ko ekainaren 15a (77 urte)
Familia
AitaRené Gimpel
Anai-arrebak
ikusi
  • Charles Gimpel (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmediebalista eta historialaria

Jean Gimpel (Frantzia, 1918ko urriaren 10a - Londres, Ingalaterra, 1996ko ekainaren 15a) frantses historialaria izan zen.

Biografia

Aita artelanen salerosle handia zuen, eta haren eskutik zaletu zen artearekin eta bildumak egiteko zaletasunarekin. Hain zuzen ere, Jean Gimpel izan da munduko pintura abstraktuaren lehenengo bildumazaleetako bat eta nagusietakoa.

Baina artearen historiaz gainera, Erdi Aroa izan zuen aztergai. Frantziako ikertzaile nagusietakoa izan zen Erdi Aroaren alorrean, asmakizun teknikoei dagokien alorrean batez ere. Horrela, Erdi Aroari buruzko garrantzi handiko bi liburu eman zituen argitara Gimpelek: "Erdi Aroko industria iraultza" (1975), zeinetan adierazi baitzuen industria iraultzaren jatorria Erdi Aroan dagoela, eta '"Katedral eraikitzaileak", behin baino gehiagotan argitaratuak biak. Baina Gimpelen obrarik ospetsuena 1968. urtean argitara emandako "Artista, artearen erlijioa eta ekonomia kapitalista" liburu polemiko eta berrizalea izan zen; liburu horretan arte eta artista hitzen ulerkeran XVIII. mendeaz gero gertatu diren aldaketak aztertu zituen Gimpelek, artea lanbide izatetik espirituaren bokazio izatera nola igaro den azaldu zuen, eta orobat azaldu zuen nola sortu zen berak "Artearen erlijioa" deitu zuen fenomenoa.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1685550
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 40146825408107632177
  • ISNI: 0000000081732297
  • BNF: 119049725 (data)
  • GND: 12939758X
  • LCCN: n50029905
  • NDL: 00440960
  • NKC: xx0032622
  • NLA: 35125763
  • CiNii: DA00567139
  • SUDOC: 026891921
  • ULAN: 500285105
  • BIBSYS: 90083847
  • Open Library: OL670651A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02443/eu_g_1897/g1897
  • Wd Datuak: Q1685550