Jean Elizalde

Jean Elizalde

Bizitza
JaiotzaAzkaine, 1883ko abuztuaren 29a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLekorne, 1961eko maiatzaren 5a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Zerbitzari
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 379

Jean Elizalde Salaberri (Azkaine, 1883ko abuztuaren 29a - Lekorne, 1961eko maiatzaren 5a)[1], izengoitiz Zerbitzari, Azkaindarra eta Bilharia deitua, euskal idazle eta apaiza izan zen. Gerezietako erretorea izan zen, baina aurretik Liginagan eta Mendiondon egon zen erretore zenbait urtez. 1930. urtean euskaltzain izendatu zuten.

Bizitza

Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.

Eskualduna eta Eskualdun Ona aldizkarietan idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra garaian, fronteko berri ematen zuten artikuluak idatzi zituen. Ondoren, Eskualtzaleen Biltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921. urtean.

Zenbait obra itzuli zuen erdaratik euskarara: Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza (1943) Katichima, Ama Maria Pasionekoa, San Frantses, Bahnar deitu Salbaiak (1936). Errefrau bilduma bat osatu zuen Atsotitz, Zuhur-hitz eta Erran-zahar izenburupean, eta mila esaeratik gora jaso zituen bertan (1936). Gaxuxa, Mikolas, Bi Gogorrak eta Oltzaberrian antzerki laburrak idatzi zituen. Jean Elizaldek ondutako ipuin, elezahar eta artikulu gehienak Gure Herria aldizkarian plazaratu ziren. Euskaltzain izendatu zuten 1930ean.

Lanak

Kronika

  • LVII.a gerlan (1995, Alberdania)

Besteak

  • Kantari berria (1920, A. Foltzer)

Historia

  • Azkaine gure sorterria (1985, Elkar)

Atsotitzak

  • Atsotitz, zuhur-hitz eta erran-zahar (1936, La Presse)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Jean Elizalde, zubitegia.armiarma.eus

Kanpo loturak

  • Jean Elizalde literaturaren zubitegian, zubitegia.armiarma.eus
  • Jean Elizalde Euskal Kultur Erakundearen webgunean


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q3175862