Jean Echenoz

Jean Echenoz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaOrange, 1947ko abenduaren 26a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
ikusi
  • I'm Off (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Goncourt Saria  (1999) : I'm Off (en) Itzuli
    Medicis saria  (1983) : Cherokee (en) Itzuli
    Fénéon Prize  (1979) : Q16654060 Itzuli
    Prix Décembre
    Grand prix de littérature Paul-Morand
Musika instrumentuakontrabaxua
txeloa

IMDB: nm0248395 Musicbrainz: 67879f94-edef-49fc-a544-bb74164abffe Discogs: 437887 Edit the value on Wikidata

Jean Echenoz (Okzitaniako Orange (Vaucluse), Frantzia, 1947ko abenduaren 26) idazle eta eleberrigilea. Beste artean Goncourt Saria 1999an eta Médicis Saria 1983an eskuratu ditu. Azkeneko nobelak euskaratuak izan dira.

Biografia

Jean Echenoz soziologia eta injinerutza zibila hiri desberdinetan: Rodez, Digne-les-Bains, Lyon, Aix-en-Provence, Marsella eta Paris; 1970tik azken hiri horretan bizi da. Literatura bere pasio nagusia izan da. Urtetako zalantzak izan ondoren, 1979an, 32 urte zituelarik, bere lehenengo liburua kaleratu zuen: Le méridien de Greenwich. Lan hori Jérôme Lindonek eramaten duen Minuit argitaletxearekin atera zuen eta geroztik haiekin jarraitu du lanean. Lehenengo urtetan L'Humanité egunkarian idatzi zuen ere bai. Musika izan da, bestetik, Echenozen zaletasun handia. Pasio hori familiatik datorkio: aiton-amonak zein ama musika klasikoaren jarraitzaileak izan dira. Idazleak kontrabaxua jotzen du.

Dagoeneko hamasei eleberri kaleratu ditu eta hamar sari jaso ditu. Frantzian erreferentziako idazlea da. Zineman ere lan egin du, hiru gidoi idazten, batetik, Un an (2006) filmean parte hartzen, bestetik.

Estiloa

Orokorrean, Echenozen estiloa ekonomikoa da, hau da, ez ditu luzera handiko lanak egiten. Nahiz eta laburtasun hori, deskripzioak garrantzi handia du. Umoreak eta ironiak presentzia handia dute haren lanetan. Oso ohikoa da haren narrazioek oinarri historikoa izatea: Maurice Ravelen biografia Ravel liburuan, Emil Zátopek korrikalaria Courir (2008) eleberrian, etxean aurkitutako dokumentu zahar batzuk 14 (eleberria)n...

Eleberriak, narrazioak

  • Le méridien de Greenwich (Minuit, 1979).
  • Cherokee (Minuit, 1983).
  • L'équipée malaise (Minuit, 1986).
  • L'occupation des sols (Minuit, 1988).
  • Lac (Minuit, 1989).
  • Nous trois (Minuit, 1992).
  • Les grandes blondes (Minuit, 1995).
  • Un an (Minuit, 1997).
  • Je m'en vais (Minuit, 1999).
  • Jérôme Lindon (Minuit, 2001).
  • Au piano (Minuit, 2003).
  • Ravel (Minuit, 2006). Euskaraz: Ravel (eleberria). Donostia: Meetok, 2007. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN 978-84-611-7110-1
  • Courir (Minuit, 2008). Euskaraz: Lasterka. Donostia: Meetok, 2011. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN: 978-84-937619-5-0
  • Des éclairs (Minuit, 2010). Euskaraz: Tximistak. Donostia: Meetok, 2012. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN: 978-84-937619-7-4
  • 14 (Minuit, 2012). Euskaraz: 14 (eleberria). Donostia: Meetok, 2014. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN: 978-84-940733-4-2
  • Caprice de la reine (Minuit, 2014).
  • Envoyée spéciale (Minuit, 2016).

Filmografia

  • 1982 : Le Rose et le Blanc. Robert Pansard-Besson zuzendaria.
  • 1985 : Le Tueur assis. Jean-André Fieschi zuzendaria.
  • 1991 : Cherokee Pascal Ortega zuzendaria.
  • 2006 : Un an. Laurent Boulanger zuzendaria.

Sariak

  • 1979:Fénéon Saria , Le Méridien de Greenwich liburuari.
  • 1983:Médicis Saria, Cherokee eleberriari.
  • 1988: Gutenberg Saria, Parisko Liburu Aretoan emana, "Frantziako letren promesa nagusitzat joaz".[1]
  • 1999: European Literary Prize Lac nobelarekin.
  • 1999: Goncourt Saria, Je m'en vais liburuari.
  • 1999: Lire aldizkariak urteko liburu onenaren saria Je m'en vais eleberriari eman zion.
  • 2012: Prix des vendanges littéraires de Rivesaltes
  • 2013: UNESCOren enbajadorearen izendapena.[2]
  • 2013: « Colombe blanche» Saria (Tesla Global Forum).[3]

Erreferentziak

  1. 14 eleberrian jasotako informazioa
  2. [http://lewebpedagogique.com/clubunescosorbonne/2013/09/26/robert-curl-jean-echenoz-guy-djoken-cross-cultural-ambassadors/
  3. Jean Echenoz reçoit le prix Tesla 2013ko urriaren 4.

Kanpo loturak

  • (Frantsesez): Egile garaikideak.
  • : Idazlearen fitxa Meettok argitaletxean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q353882
  • Commonscat Multimedia: Jean Echenoz / Q353882

  • Wd Datuak: Q353882
  • Commonscat Multimedia: Jean Echenoz / Q353882