Jean-Pierre Monseré

Jean-Pierre Monseré

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaRoeselare, 1948ko irailaren 8a
Herrialdea Belgika
HeriotzaLille (Belgika), 1971ko martxoaren 15a (22 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Flandria 1969-1971ko martxoaren 15a
 
Parte-hartzailea
  • 1968ko Udako Olinpiar Jokoak
    1970 UCI Road World Championships (en) Itzuli (1.)
    1969 Giro di Lombardia (en) Itzuli (1.)
    1971ko Andaluziako Itzulia (1.)
    1970 Kampioenschap van Vlaanderen (en) Itzuli (2.)
    1969 Coppa Ugo Agostoni (en) Itzuli (2.)
    1970 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (6.)
Altuera178 zentimetro

Jean-Pierre «Jempi» Monseré (Roeselare, 1948ko irailaren 8a – Sint-Pieters-Lille, 1971ko martxoaren 15a) txirrindulari belgikarra zen, 1969tik 1971ra Flandria txirrindularitza taldean profesionala izan zena.

Biografia

Jean-Pierre Monserék 1969an lortu zuen bere lehenbiziko garaipen handia profesionaletan: Lombardiako Giroa, Gerben Karstens neerlandarraren dopina zela eta. Hurrengo urtean, 1970eko abuztuaren 16an, Leicesterren (Britainia Handia), Munduko errepideko txapelketa eskuratu zuen, Leif Mortensen danimarkarraren eta Felice Gimondi italiarraren aurrean.

"Flandria" taldean, Erik eta Roger De Vlaeminck anaiekin batera eta Briek Schotteren gidaritzapean, Monseré etorkizun bikaineko txirrindularia zen.

1971ko martxoaren 15ean, 22 urte besterik ez zituelarik, auto batek aurrez aurre jota hil zen, Retieko Kriteriumean parte hartzen ari zela, Lilletik Gierlerako bidean, ortzadarreko maillota bat soinean zeramala [1]. Ezbeharra gertatu zen lekuan monumentu bat eraiki zen. Aurrerantzean, irailero, Retieko 'De Zonnestraal' txirrindulari elkarteak Monseré Memoriala antolatzen du. Lasterketa honen txapeldunen dominak, Roeselareko Txirrindularitza Museo Nazionalean gordetzen dira.

Giovanni Monseré

Zoritxarrez, Jean-Pierre hil eta bost urte geroago, 1976ko uztailaren 16an, bere zazpi urteko semea, Giovanni, auto batek harrapatuta hil zen, Tony ilobarekin bizikletan paseatzen ari zela. Giovanni txikiaren bizikleta Freddy Maertens txirrindulariak oparitu zion, lehen jaunartzearen ospakizunetan. Giovanni aitarekin dago lurperatuta Beverenen.

Palmaresa (errepidean)

1968

1969

1970

1971

Palmaresa (pistan)

1970

1971

Erreferentziak

  1. Critérium de Rétié

Kanpo estekak

  • Jean-Pierre Monseré - ProCyclingStats
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q732491
  • Commonscat Multimedia: Jean-Pierre Monseré / Q732491

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 291934477
  • ISNI: 000000039688448X
  • Wd Datuak: Q732491
  • Commonscat Multimedia: Jean-Pierre Monseré / Q732491