Janbattitt Dirassar

Janbattitt Dirassar
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1937ko otsailaren 17a (87 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Sarako Idazleen Biltzarreko saria  (1996)
KidetzaEuskaltzaindia

Literaturaren Zubitegia: 449

Janbattitt Dirassar[1] (Hazparne, Lapurdi, 1937ko otsailaren 17a - ) euskal idazlea eta kazetaria da.

Bizitza

Hazparnen jaio zen, Zelhai auzoko Irriberria baserrian, eta egun Ziburun bizi da.

Lehen ikasketak auzoan eta gero Hazparneko San Josep ikastetxe katolikoan egin zituen. Hamazazpi urte zituenetik erretiratu arte kazetaritza izan du lanbide. Lehenik Basque Éclair kazetan frantsesezko kronikak idatzi zituen 10 urtez, eta han Marijane Minaberri edo Gexan Alfaro ezagutu zituen.[2] Gero, Basque Éclair erosi zuen Sud Ouest egunkarian jardun zuen, frantsesez zein euskaraz: Donibane Lohizuneko berriak idazten zituen, bai eta euskarazko atal apurrak ere. Egoitza Bordelen duen agerkari hartan 25 urtez aritu zen.

Herria euskarazko astekarian 40 urtez idatzi izan du, lanbidez baino euskaltzalea delako; pilotari buruzko artikuluak egiten hasi zen. 2003tik aldizkariaren zuzendaria da eta 2004tik lehendakaria ere bai.[3]

1996an Sarako Idazleen Biltzarrak ematen dituen bi sarietako bat eman zion,[4] eta 2004tik euskaltzain ohorezkoa da.

Lanak

Erretiratu ostean frantsesez gutxiago eta euskaraz gehiago idazteari ekin dio. Herrian segitzeaz gain bi liburu argitaratu zaizkio eta oraindik ere Sud Ouestek astero ateratzen duen euskarazko artikulu bakarraren egilea da.[5]

Narrazioa

  • Hegiko bordatik (1995, Elkar). Haurtzaroko oroitzapenak.
  • Herria irakurtuz. 100 lekukotasun (2018, Begiraleak). Herria aldizkarian idatzitako 100 hitzaurre edo aitzin-solas.

Nobela

  • Bihotzeko mina (1997, Elkar).
  • Bele xuriak (2013, Elkar).

Erreferentziak

  1. Grafia frantximantean Jean-Baptiste, sarrien Janbattitt erabili izan da euskaraz; Jan Battitt (adibidez EKEren webgunean] edota Jamattitt (Euskaltzaindiarenean) idazkerez ere agertu izan da.
  2. Mikel ASURMENDI: «Marijane Minaberri: Haurrendako idazle xumea izan naiz ni, bertzerik ez», Argia, 1648. zenbakia, 23-11-1997..
  3. «Herria astekaria», EKEren webgunean.
  4. Sarako Biltzarrean saritutakoen zerrenda.
  5. Erreferentzia[Betiko hautsitako esteka], Euskararen Bloga delakoan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Janbattitt Dirassar, Literaturaren Zubitegia, zubitegia.armiarma.eus
  • Janbattitt Dirassar, mintzoak.eus
  • Biografia, erabili.com webgunean, euskaltzain ohorezko izendapenaren karietara.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260175