Jakes Casaubon

Jakes Casaubon
Bizitza
JaiotzaIzura-Azme, 1925eko urriaren 10a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBiarritz, 2021eko abuztuaren 23a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta basogintza
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaEusko Ikaskuntza

Jakes Casaubon (Izura, 1925eko urriaren 10a - Biarritz, 2021eko abuztuaren 23a) Nafarroa Behereko ikertzailea, irrati esataria eta pilotazalea izan zen.[1][2]

Biografia

Gerla garaian basozain ikasketak egin zituen Loiret departamenduan eta Euskal Herrira itzuli ondoren Senperen lanean aritu zen, oihana zaintzen. Bertan ikerlari agronomo lanetan aritu zen INRAn (Institut national de la recherche agronomique - Agronomiarako ikerketa zentroa).

Ikerlaria

Bere bizitza osoan zehar, Euskal Herriko txoko anitzetara hurbildu zen bertako hizkuntza, euskal ondarea eta kulturari buruzko ikerketak egiteko. Euskal kultur munduan ikertzaile askoren laguntzaile ibili zen arkeologia eta ondarearen babeste lanetan, besteak beste Jose Migel Barandiaranekin.

« Akitanian jatorrizko herriei buruz ondare handia bazela zioten sarri baina hortik aurrera hutsune handia bazegoen; Barandiaranen itzalpean bospasei lagun ibili ginen, hastapenean, Euskal Herrian ondare handia izateaz gai hura babestea merezi zuelakoan. »

[3]

Kultur elkarte askotako kide zen, besteak beste Nafarroako Adiskideen Elkartean, Eusko Ikaskuntzan eta Euskarkeologian. 2004an Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Baiona Hiria Saria jaso zuen.

Irrati esataria

1997az geroztik, Euskal Irratien sarean, naturari buruzko Gure bazterrak[4] saioa ekoizten aritu zen, Luzien Etxezaharreta kazetariarekin batera. Irratsaio honetan egindako lanaren aitormen moduan, 2012an Irratiko Argia Saria jaso zuen Jakesek Luzienekin batera.[5]

Pilotazalea

Pilotazale amorratua, Biarritzen aritu zen kirola sustatzen eta bertako Biarritztarrak kirol elkartearen sustatzaileetariko bat izateaz gain, 32 urtez elkarte honetako presidenteordea izan zen.[6] 2002an Euskal pilotaren gogoa eta artzain jokoak liburua plazaratu zuen, Pierre Zabaloren laguntzarekin.

Erreferentziak

  1. Irrati uhinen itzalean
  2. Jakes Casaubon euskal ondarearen basozain zendu da
  3. Eusko Ikaskuntza: Jakes Casaubonekin elkarrizketa
  4. Gara: Gure bazterrak irratsaioari buruz
  5. Banatu dira 2012ko ARGIA SARIAK
  6. Biarritztarrak elkarteraren webgunea. Agur Jakes!

Kanpo estekak

  • Mintzoak: Jakes Casaubonen ahozko testigantza
  • Ikas.eus webgunea: Jakes Casaubonen fitxa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q104668767
  • Wd Datuak: Q104668767