Jainko Seme

Jainko Semearen irudikapena, Emilio Pizarro
Ez nahasi Jainkoaren semearekin.

Jainko Semea edo Seme Jainkoa[1] (antzinako grezieraz: Θεός ὁ υἱός), kristau elkargo gehienetan, Hirutasuna osatzen duten hiru pertsonetako bigarrena da.[2]

Beste pertsonekin duen harremana eztabaida teologiko biziak sortu du hasierako kristautasunetik (arianismo, adopzionismo, nestorianismo, pelagianismo, gnostizismo, eta abar), dogmantikaren ikuspegitik Nizeako I. kontzilioak amaitu zuena. Edonola ere, deneak aho batez onartzen dute Jesus Nazaretekoa Jainko Semea dela: «Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan».[3]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. Carmignac, Jean. (1969). Recherches sur le « Notre Père ». Paris: Éditions Letouzey & Ané, 608 or. ISBN 978-2-204-08866-4..
  3. Jn 3:16

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1141210
  • Identifikadoreak
  • NKC: ph138450
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1141210