Jaime Camino

Jaime Camino
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1936ko urriaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 2015eko abenduaren 5a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Miquel Porter Gaudí Honorary Award  (2009)

IMDB: nm0131849 Allocine: 47990 Allmovie: p83941 TCM: 791355 Edit the value on Wikidata

Jaime Camino Vega de la Iglesia (Bartzelona, 1936ko ekainaren 11 -2015eko abenduaren 4) idazlea, gidoilaria, eta zinema zuzendari ezaguna izan zen. Frankismo garaian zinema engaiatuaren alde egin zuen lan.

Biografia

Zuzenbide ikasketak Bartzelonan egin zituen. Halaber, musika ikasketak egin zituen, piano eta harmonia. Hasieran literaturari ekin zion, La coraza eleberriarekin Nadal sarian finalista geldituz. Ondoren zinema munduan murgildu zen. Zineman Bartzelonako Eskolarekin lotzen zaio: zinema engaiatuaren alde egin zuen zuzendari talde bat diktadura garaian. Talde horren beste ezaugarria Frantziako Nouvelle Vague eragina nabaria zen. 1975an Institut del Cinema Català erakundearen sortzear hartu zuen parte. 2009an Ohorezko Gaudí Saria Zinemako Katalan Akademia eman zion. Bartzelonan hil zen, 2015eko abenduaren 4an, 79 urtez, birikako minbiziaz.

Caminoren filmetan Gerra Zibilaren presentzia konstantea izan zen.[1]

Filmografia

  • 2001. Los niños de Rusia
  • 1991. El largo invierno
  • 1988. Luces y sombras
  • 1986. Dragon Rapide
  • 1979. La campanada
  • 1978. La vieja memoria
  • 1976. Las largas vacaciones del 36
  • 1973. Mi profesora particular
  • 1969. Un invierno en Mallorca, George Sanden liburuan oinarrituta.
  • 1969. España otra vez
  • 1964. Los felices 60

Liburuak

  • La coraza, eleberria, Nadal sariaren finalista, 1966, argitaratu gabea.[2]
  • Moriré en Nueva York, eleberria, 1996.
  • El oficio de director de cine, saiakera, 1997.

Erreferentziak

  1. http://www.fotogramas.es/Noticias-cine/Fallece-el-director-Jaime-Camino
  2. http://www.elperiodico.com/es/noticias/ocio-y-cultura/muere-director-cine-jaime-camino-dirigio-dragon-rapide-4730150#

Kanpo estekak

  • Jaime Caminoren filmografia.
  • La Acadèmia del Cinema Català librará a Jaime Camino el primer premio Gaudí honorífico por la dignidad de su trayectoria, Diario El Periódico de Cataluña, 2009-01-16.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4888080
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 9974021
  • ISNI: 0000000078272605
  • BNE: XX839282
  • BNF: 12771959g (data)
  • CANTIC: a10746833
  • GND: 133057550
  • LCCN: n97018319
  • SNAC: w6tx424q
  • SUDOC: 030276039
  • UB: a1381485
  • ICCU: UBOV562048
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 36585
  • Wd Datuak: Q4888080