Izaskun Etxaniz
Izaskun Etxaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1998ko abuztuaren 13a (25 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Izaskun Etxaniz Rodriguez (Santurtzi, 1998ko abuztuaren 13a) bizkaitar arraunlaria da, arraunketa olinpikoan aritzen dena.
Ibilbidea
2010ean egindako arraunketa ikastaro batek animatuta herriko Itsasoko Ama elkartean hasi zen. 23 urtez azpiko Espainiako selekzioan sartu zen eta maila absolutuan ere selekzioarekin jarraitzen du[1].
2021ean skiffean Espainiako itsasoko txapelduna izan zen eta arrunketa olinpikoko txapeldunordea[2].
2023an Areetako Raspas del Embarcadero taldearekin ari da arraunean, elkarte honek arraunketa olinpikoa jorratzen baitu[3]. Zagreben jokaturiko Munduko Kopan zilarrezko domina eskuratu zuen lemazaingabeko laukoan (4-)[4] eta Espainiako txapelduna izan zen lauko skullean (4x)[5].
Arraunketa olinpikoan jarduteko dirulaguntzak eta babesleak eskasak direnez crowfunding kanpainak egin izan ditu[6][2].
Palmaresa
- Munduko Kopa:
- 02 ! Lemazaingabeko laukoa (4-): 2023
- Espainiako itsasoko txapelketa:
- 01 ! Skiff (1x): 2021
- Espainiako arraunketa olinpikoa:
- 01 ! Lauko skulla (4x): 2023
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Santos, Juanma. (2023-01-14). «IZASKUN ETXANIZ, LUCHANDO POR UN OBJETIVO» IsiMyLo (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Santurtzi, Miguel A. Pardo /. (2021-09-22). «Santurtzi se vuelca con Izaskun Etxaniz antes del Mundial de remo de mar» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Getxo - Temas - KirolBerri - Noticias - Detalle» www.getxo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández, Marta. (2023-05-09). «Virginia Díaz, Izaskun Etxaniz y Esther Briz hacen historia para el Club Raspas Arraun en la Copa del Mundo» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ «Getxo - Temas - KirolBerri - Noticias - Detalle» www.getxo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- ↑ Izaskun Etxaniz. (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
Kanpo estekak
- Datuak: Q121433991