Izaro Zubiria

Izaro Zubiria

2019ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak: Itziar Urizar Arenaza, Maider Beitia San Vicente, Iñaki Sanz-Azkue, Jesus Mari Txurruka Argarate, Izaro Zubiria Ibarguren, Iñigo González de Arrieta Martínez, Iker González Cubiellarena eta Martin Etxauri Sainz de Murieta.
Bizitza
JaiotzaGaztelu, 1989ko abenduaren 23a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakalbaitaria eta ikertzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • CAF-Elhuyar sariak  (2019)

Inguma: izaro-zubiria-ibarguren

Izaro Zubiria Ibarguren (Gaztelu, Gipuzkoa, 1989ko abenduaren 23a) albaitaria eta ikertzailea da.

Biografia

Izarok albaitaritza ikasi zuen, eta, Elikagaien kalitatea eta segurtasun Masterra egin zuen. Doktore-tesia egiten hasi zen, eta, denboraldi batez eten bazuen ere, berriro itzuli zen ikerketara. Tartean, beste zenbait lan eta proiektu ere egin ditu, gehienak ganaduen eta elikaduraren arloarekin lotutakoak.[1]

Orioko emakumezkoen trainerua lehenengo aldiz ofizialki uretan lehiatu zenean, 2010eko martxoaren 22an, Izarok patroi jardun zuen.[2]

Sariak

2019ko CAF-Elhuyar sarien barruan, lehen sektoreari dagokion Neiker sari berezia jaso zuen[3] Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili? lanarengatik.[4][5]

Iritziak

Tolosaldeko Ataria komunikabidean iritziak[6] emateko tartea izan zuen 2019tik 2021era bitartean. Lehen sektorea izan zuen gehienetan gaitzat, nahiz eta bestelako gaiak ere landu.

Erreferentziak

  1. Ana, Galarraga Aiestaran. (2019-09-06). «"Lehen sektorean eta ikerketan emakume izateak desabantailak ditu”» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  2. «2010-03-21 / Deustu - II.SanJose / Orio - Emakumezkoen Trainerua / (Agirre Lehendakari Zubitik)» Google Argazkiak (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  3. (Gaztelaniaz) «NEIKER-Tecnalia dona 18.000 kilos de patatas al Banco de Alimentos de Araba» Neiker 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  4. «Izaro Zubiria Ibargurenek Neiker Sari Berezia irabazi du - Lizartza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  5. «Izaro Zubiria Ibarguren :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  6. «Izaro Zubiria Ibarguren - Komunitatea - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa Naiz irratian (2020) "Emakumeen ikusgarritasuna eta oztopoz beteriko bidea zientzian"
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q96627044
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 7161722
  • Wd Datuak: Q96627044