Itziar Castro

Itziar Castro

(2022)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPallejà, 1977ko otsailaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLloret de Mar, 2023ko abenduaren 8a (46 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: heart attack (en) Itzuli
bihotz-biriketako geldialdia
gizeneria
lipedema (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, LGBT ekintzailea, telebista-aktorea, musical theatre actor (en) Itzuli eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Televisión Española
Antena 3
TV3
La Sexta
Lan nabarmenak
ikusi
Jasotako sariak
Mugimenduafeminismoa
fat acceptance movement (en) Itzuli

itziarcastro.com
IMDB: nm2458772 Twitter: itziarcastro Instagram: itziarcastro Youtube: UCHqW_32WZVSij-vK-euiEqQ TikTok: itziarcastro_ Edit the value on Wikidata

Itziar Castro i Rivadulla (Bartzelona, 1977ko otsailaren 14a - Lloret de Mar, 2023ko abenduaren 8a) aktore katalan ezaguna izan zen, batez ere Goya Fernándezen rola betetzeagatik Vis a vis telesailean eta Pieles bezalako filmetan parte hartzeagatik. Azken lan honengatik izendatu zuten Goya Sarietan errebelazio aktore onenaren sarirako 2017an.[1] Unión de Actores y Actrices erakundearen sarietan kategoria berean irabazi zuen.[2][3][4]

Biografia

Aita katalana zuen eta ama galiziarra, 2002an ekin zion karrera profesionalari, Noche de fiesta film luzean parte hartu zuenean.[5] 2017an Eduardo Casanovak zuzendutako Pieles filmean Goya sarirako izendatu zutenean ospe gehiago lortu zuen.

Bere irudi gizenaz kontziente zen, pertsona lodi gisa aurkezten zuen bere burua, eta horrek aktore izateko aukerak mugatzen zizkiola bazekien, nahiz eta, bestalde, itxura horretako pentsatutako paperak egokitzen ahal zitzaizkion.[6]

2020ko apirilean, Twitterren biluzi agertu zen, Fernando Botero artistaren margolan bat berreginez.[7] Jasotako txiolari baten iruzkinagatik, jakin zuen orduan lipedema zuela, ordura arte diagnostikatu ez zitzaion endekapenezko gaixotasuna.[8]

Lesbiana eta feminista zela aldarrikatu izan zuen, LGTBI eskubideen aldeko ekintzailetzan nabarmendu zen, eta baita ere lodifobiaren kontra.[9]

Erreferentziak

  1. «Itziar Castro, biografía de una actriz sin complejos» www.zeleb.es.
  2. Itziar Castro responde con un corpiño a los gordofóbicos que la atacaron en las redes. La Vanguardia 24/3/2017.
  3. 6/2/2018 ISSN 1134-6582..
  4. La gala de premios de la Unión de Actores y Actrices destila feminismo. El Español 13/3/2018.
  5. Ficha, noticias, trabajos y fotos de Itziar Castro. Formula TV.
  6. 10/1/2019.
  7. Castro, Itziar. (2020-04-08). «Aquí estoy cuál #musa de #botero en #cuarentena» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  8. (Gaztelaniaz) «Itziar Castro, tras descubrir que padece lipedema: "Es progresivo y hormonal y no tiene que ver con el peso"» ELMUNDO 2020-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  9. (Gaztelaniaz) mdzol.com. «¿Quién es la actual pareja de Itziar Castro?» MdzOnline (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56195618
  • Commonscat Multimedia: Itziar Castro / Q56195618

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4150030635910962951
  • BNE: XX5663782
  • GND: 1229492224
  • Wd Datuak: Q56195618
  • Commonscat Multimedia: Itziar Castro / Q56195618