Itziar Aizpurua
- Artikulu hau euskal herritar politikariari buruzkoa da; aktorea gaitzat duena beste hau da: «Itziar Aizpuru»
Itziar Aizpurua | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1989ko azaroaren 20a - 1993ko apirilaren 13a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1986ko uztailaren 8a - 1989ko irailaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1984ko martxoaren 22a - 1986ko uztailaren 9a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1982ko abenduaren 22a - 1984ko urtarrilaren 19a ← Iñaki Esnaola Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Itziar Aizpurua Egaña | ||||||||||
Jaiotza | Deba, 1943ko apirilaren 2a (81 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Jokin Gorostidi | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Itziar Aizpurua Egaña (Deba, 1943ko apirilaren 2a) ezker abertzaleko euskal herritar politikaria da. Burgosko prozesuan epaiturik, zazpi urtez egon zen Espainiako gartzeletan, 1976 urtean aske utzi zutenera arte. Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta Eusko Legebiltzarkidea izan zen.
1997ko azaroan kartzelatua izan zen gainerako mahaikideekin batera, Espainiako Auzitegi Gorenak urte hartako azaroan emandako sententzia baten arabera. Herri Batasunak hauteskunde kanpaina batean zegozkion publizitate tarteak ETAri uzteak erakunde armatuarekiko lankidetza zela ebatzita, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten mahaikide bakoitzari. 1999ko uztailean Auzitegi Konstituzionalak ontzat hartu zituen kartzelatuen errekurtsoak eta, Auzitegi Gorenaren sententzia bertan behera gelditu ondoren, aske gelditu ziren Itziar Aizpurua eta gainerako mahaikideak.
Jokin Gorostidi ezkerreko abertzale zenaren alarguna da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2410014
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |