Itsaso Pradera

Itsaso Pradera

Bizitza
JaiotzaMallabia, 1986ko irailaren 1a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Itsaso Pradera Olaso (Mallabia, Bizkaia, 1986ko irailaren 1a-) Euskal Herriko pilotaria da, paletan munduko txapelketak irabazi dituena.

Biografia

Familia pilota girokoa du, aita entrenatzailea eta neba bi pilotari dituela; berau Mallabiko frontoiko arduraduna da. Herrian hasi eta gero Abadiñora jo zuen paletan aritzera.

Euskal Herria ordezkatuz Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Munduko Euskal Pilota Txapelketa batzuetan arrakastaz parte hartu du[1]:

  • Paletan, gomazko pilotaz eta ezker paretan: munduko txapelduna 2007, 2009 eta 2010ean.
  • Paleta argentinarrean, trinketean: txapeldun ordea 2008 eta 2010ean.

Erreferentziak

  1. Itsaso Pradera revalida el título del Torneo Internacional de Paleta Goma Femenino, Durango.com.

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka] Gaztezulo aldizkarian, 120. zkia., 2011ko uztaila.
  • Itsaso Pradera. Facebook


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259878
  • Wd Datuak: Q12259878