Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala

Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala (ingelesezko siglengatik ezagunagoa, INES edo International Nuclear Event Scale) Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak sortu zuen eskala bat da eta helburu hau du: istripu nuklearren bat gertatuz gero, segurtasunari buruzko informazio garrantzitsuaren faltarik gabe komunikazio azkarra ahalbidetzea. Zenbait irizpide eta adierazle zehaztu dira, agintari ofizial ezberdinek gertaera nuklearrei buruz emandako informazioa koherentea izan dadin.

Eskalak 8 maila hauek ditu:

7 – Istripu larria
6 – Istripu garrantzitsua
5 – Kokalekutik kanpoko arriskudun istripua
4 – Kokalekutik kanpoko arriskurik gabeko istripua
3 – Gorabehera garrantzitsua
2 – Gorabehera
1 – Anomalia
0 – Desbideratzea (ez du eraginik segurtasunean)

Larritasun-mailak

1 - 3 mailetako gertakariak gorabehera izenez deitzen dira, biztanleriarengan eta ingurugiroarengan ez dutelako eragin handirik. Hortik gorako mailek (4tik 7ra) istripu izena hartzen dute. Azkeneko mailaren larritasuna 1986ko apirilaren 26an Txernobilgo zentral nuklearrean gertatutako istripuaren parekoa da.

Adibideak

Antzeko eragina izan dezakeen istripu ez-nuklear baten adibidea Bhopaleko istripua izan daiteke, non milaka hildako izan ziren istripuaren kokalekutik kanpo.

  • 6. maila
    • Mayakeko istripua (Sobietar Batasun ohia) - 1957.
  • 5. maila
    • Windscaleko sua (Erresuma Batua) - 1957.
    • Three Mile Islandeko istripua (Estatu Batuak) - 1979.


  • 3. maila
    • Sellafieldeko (Erresuma Batua) zentraleko isuria - 2005.
  • 2. maila
    • Forsmarkeko zentral nuklearreko (Suedia) gorabehera - 2006ko uztaila.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) International Nuclear Event Scale, INES.
  • (Ingelesez) International Nuclear Event Scale, gidaliburua, 2001.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q185657
  • Commonscat Multimedia: International Nuclear and Radiological Event Scale / Q185657

  • Wd Datuak: Q185657
  • Commonscat Multimedia: International Nuclear and Radiological Event Scale / Q185657