Islak
Islak | ||||
---|---|---|---|---|
Mikel Azpirozen eta Karlos Aranzegiren albuma | ||||
Egilea(k) | Mikel Azpiroz eta Karlos Aranzegi | |||
Argitaratze-data | 2020 | |||
Izenburua | Islak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | musika klasiko garaikidea eta jazza | |||
Mikel Azpirozen eta Karlos Aranzegiren kronologia | ||||
|
Islak Mikel Azpiroz piano-jotzaileak 2020an plazaratutako estudioko musika-albuma da. Lanak hamar konposizio ditu eta Karlos Aranzegiren bateriaren laguntza du.[1] Albuma Azpirozek berak daraman Mamusik ekoitzetxeak atera zuen.
Konposizioak
Guztiak Mikel Azpirozenak dira:
- "Garai Onak", bals
- "Neguko Ibaia"
- "Islak", albumari izenburua ematen dion lana.
- "Haize Epeletan"
- "Koro Lo"
- "Kimuak"
- "Ekilibrista"
- "Agur Doinua"
- "Bals Malgua"
- "Koro Lo (solo)
Estiloa
Albumak Azpirozen bakarko lanetan ohikoa den estilo intimista, inpresionista eta nostalgikoa jorratzen du, jazz eta bluesaren zein musika klasiko garaikidearen arteko bideetan. Bateriaren eta darbukaren presentziak jazz kuttu hori indartzen du. Aurreko bi diskoen bidetik dator lan hau, Gaua eta Zuri diskoen jarraipen gisa.[2]
Parte-hartzaileak
- Mikel Azpiroz: Steinway B piano, Mopho synyhetizer. Casio SK-1. Pieza guztien egilea.
- Karlos Aranzegi: bateria, darbuka.
- Jon Azpiroz: artea.
- Iñigo Aranburu: diseinua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Kontzertua Santanderren.
- (Gaztelaniaz):"Ekilibrista" konposizioa Late Motiv saioan.
- Datuak: Q123998973