Iranen erasoa Israeli 2024an
Iranen erasoa Israeli 2024an | ||
---|---|---|
Mota | Erasoaldi | |
Honen parte da | Iran–Israel conflict during the Syrian civil war (en) , Iran-Israel delegaziozko gerra, 2023-2024ko Israel-Palestina gerra, Israel–Hezbollah conflict (2023–present) (en) , international reactions to the Israeli bombing of the Iranian embassy in Damascus (en) eta 2024 Iran–Israel conflict (en) | |
Denbora-tarte | 2024ko apirilaren 13a - 2024ko apirilaren 14a | |
Data | 2024ko apirila | |
Kokaleku | Israel Zisjordania Jordania Golan Irak Siria | |
Herrialdea | Israel | |
Commanded by (en) | Hossein Salami (en) | |
Parte-hartzaileak | Iran Huthiak Hezbola Erresistentzia Islamiarra Iraken | |
Helburu | Israel, Nevatim Airbase (en) eta Golan | |
Kausa | Iranen Damaskoko kontsulatuari eginiko aire erasoa | |
Honen ondorioa | 2024 Israeli attacks in Iran (en) | |
Arma | Munizio inguratzaile gurutzaldi-misil misil balistiko | |
Komunikabide | ||
Iranek 2024an Israeli egindako erasoa 2024ko apirilaren 13an gertatu zen, Israel eta Hamasen arteko gerra zabaldu zenean, Iranek Israelen aurkako erasoa egin zuen 300 drone eta misil baino gehiago erabiliz.[1] 1979ko Iraultza Islamikoaren ondoren sortutako etsaitasunetik Iranek Israelen aurka zuzenean egiten duen lehen erasoa da hau. Irango Guardia Iraultzaile Islamiarraren Gorputzek "Benetako Promesa Operazioa" deitu zion bere erasoari.
Israelen aurreko erasoa
2024ko apirilaren 1ean Damaskon, Sirian, Irango kontsulatuari eraso egin zioten Israelek. Hamasei pertsona hil zituen, tartean Siriako guardia iraultzaile irandarraren burua. Gertaera horren ondoren, Irango buruzagi gorenak eta herrialdeko presidenteak Israelen aurkako erantzun irmo bat egongo zela mehatxatu zuten.[2] Israelek eraso hori bere gain hartu ez zuen arren, mendekua iragarria zuen Israelen kontra.
Irango erasoa
Iranek 170 drone eta 150 misil bidali ditu gauean. Israelgo armadak ziurtatu du bere lurrera iritsi aurretik eraitsi dituztela gehienak, eta kalte gutxi eragin dutela. Iturri militar batzuen arabera, ehun bat drone bota dituzte lurrera, Israelera iritsi aurretik. Jordaniako, AEBetako eta Erresuma Batuko armadek eraitsi dituztela jakinarazi dute; iturri horien arabera %99a neutralizatuak izan dira.[3] Iranek NBEri esan dio erantzuna «amaitutzat» jotzen duela, Israelek erantzuten ez badu. Israelgo militarren arabera, base militar batean, Nevatimen, bakarrik eragin dituzte kalteak. Neskato bat metrailarekin zauritu dela ere zabaldu dute.[4]
Iranek Nazio Batuen Erakundean duen ordezkariak erakunde horri jakinarazi dio NBEren Gutuneko 51. artikulua erabili zuela erasoa justifikatzeko, bere burua defenditzeko zilegitasuna zuela argudiatuta.
Erreferentziak
- ↑ https://www.dailywire.com/news/iran-launches-drone-attack-on-israel
- ↑ https://www.20minutos.es/noticia/5235401/0/las-tensiones-entre-israel-iran-aumentan-retorica-belica-region-cualquiera-que-nos-ataque-nosotros-golpearemos/
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240414/eeuu-derriba-decenas-de-misiles-y-drones-lanzados-por-iran-contra-israel
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/iranek-dozenaka-drone-eta-misil-igorri-ditu-israelen-kontra_2123671_102.html
Kanpo estekak
- Datuak: Q125464497
- Multimedia: 2024 Iranian strikes in Israel / Q125464497