Imanol Alvarez

Imanol Alvarez
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEuskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua

Imanol Alvarez Gartzia (Bilbo, Bizkaia, 1956) sexu askapenaren aldeko militante aktibista da.

Ibilbidea

Euskal Herri mailan, gay mugimenduaren lehen abiarazleetako bat izan zen. EHGAM en sortzaileetako bat izan zen, Antonio Kintanarekin batera, 1970eko hamarkadaren amaieran.[1] Elkarteko lehendakari izan da urte luzez.

Ibilbide luzea izan du Euskal Herriko LGTBI+ aktibismoaren munduan.

Hitzaldi asko eman ditu mota guztietako forotan: irakas-zentruetan, elkarteetan, sexologia-jardunaldietan... Komunikabe askotan agertu izan da, elkarrizketatu gisa, kolboratzaile gisa (ETB1eko "Sorginen Laratza"n, Euskadi Irratian...), baita artikulista gisa ere (Argia, Anaitasuna, Egin...).[2]

Ikasketaz, Deustuko Unibertsitateko Informatikako lizentziaduna da, eta lanbidez Iraleko irakaslea.

Erreferentziak

  1. Aperribai, Julen. «Antonio Kintana hil da, EHGAMen sortzaileetako bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
  2. «Imanol Álvarez (EHGAM) - LGTB+ eta Komunikazio Jardunaldia - UPV/EHU» LGTB+ eta Komunikazio Jardunaldia (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116457922
  • Wd Datuak: Q116457922