IRALE

IRALE (irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa)[1] Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren programa bat da. Programak bi helburu hauek ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eta ikastetxe pribatuetan lanean diharduten irakasleak eta Heziketa Bereziko langileak euskalduntzea eta alfabetatzea.
  • EGA edo HE2tik gorako titulazioa duten irakasleen hizkuntza-prestakuntza sendotzea.

Horrez gain, IRALEk beste eginkizun hauek ditu:

  • Irakasleek, ikastetxeek eta laguntza-zerbitzuek sortzen eta zabaltzen dituzten dokumentuen hizkuntza-kalitatea bermatzea (Kontsulta Zerbitzua).
  • Hezkuntza administrazioko hainbat esparrutan eskolara zabaltzen diren dokumentuak nahiz ikasmaterialak zuzentzea, orraztea eta argitaratze-bidean jartzea (material didaktikoa).
  • Hizkuntza-eskakizunen eta EGAren azterketa-lanean jardutea.

Ikastaroak

  • Irakastordu barnekoak (liberazioa dute):
    • euskalduntze-ikastaroak, HE1, HE2 edo HLEA lortzekoak:
      • U ikastaroak, urte osokoak
      • 3000 eta 5000 ikastaroak, urte erdikoak
    • EGA edo HE2tik gorako ikastaroak (R ikastaroak), euskara-maila sendotzekoak:
      • R300: irakasgaitasuna eta hizkuntza-gaitasuna sendotzeko ikastaroa
      • R400: ikasmaterialak euskaraz prestatzeko ikastaro praktikoa
      • R500: ahozko komunikazioa lantzeko ikastaroa
      • R600: Curriculumaren euskal dimentsioa (euskal kulturaren inguruko ikastaroa)
      • R700: ikastetxeetan hizkuntza-gaitasuna garatzeko ikastaroa
  • Irakastorduz kanpokoak (ez dute liberaziorik):
    • euskalduntze-ikastaroak, HE1, HE2 edo HLEA lortzekoak
    • H ikastaroak, hainbat gai (zuzentasuna, mintzamena, hizkuntza-erregistroak...) lantzekoak

Irakastegiak

IRALE programak berezko bost irakastegi hauek ditu EAEn:

  • Araban: Gasteiz
  • Bizkaian: Dolaretxe eta Artazugoikoa (biak, Bilbon)
  • Gipuzkoan: Donostia eta Eibar
  • Artazugoikoa (Bilbo)
    Artazugoikoa (Bilbo)
  • Dolaretxe (Bilbo)
    Dolaretxe (Bilbo)
  • Larratxo, Altza (Donostia)
    Larratxo, Altza (Donostia)
  • Eibar
    Eibar
  • Gasteiz
    Gasteiz

Erreferentziak

  1. 1994ko urtarrilaren 28ko agindua, IRALE arautzen duena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1994-02-11.

Ikus, gainera

  • EIMA

Kanpo estekak

  • IRALEren webgunea.
  • Hezkuntzaren webguneko EUSKARA atala
  • 1983ko abenduaren 26ko agindua, IRALE eratzen eta arauzkotzen duena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1984-01-27.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259327
  • Wd Datuak: Q12259327