INXS

INXS (ingelesez in excess ahoskatua, "gehiegi") rock estiloko australiar musika talde bat da, 1977an Perthen Farriss anaiek sortu zutena. Taldeko zutabeak Garry Gary Beers baxuan, Andrew Farriss teklatuetan, John Farriss baterian, Tim Farriss gitarra liderrean eta Kirk Pengilly gitarra eta saxoan dira. Hogei urtez, taldeko kantaria Michael Hutchence izan zen, bere itxura sentsualak eta eskenategi gainean zuen presentzia magnetikoak taldearen puntu erakarle bihurtu zuelarik. Euren estiloa, hasieran New Wave, ska eta pop arteko nahasketa bat zen, ondoren Pub rock gogorrago batera eboluzionatu zuena, funk eta dance estiloko elementuak ere hartzen zituena.

INXSek nazioartean arrakastatsua izatea lortu zuen 1980 eta 1990eko hamarkadetan grabatutako hit batzuekin, horien artean Listen Like Thieves, Kick, X eta Welcome to Wherever You Are bildumak eta Original Sin, Need You Tonight, Devil Inside eta New Sensation singleak.

Hutchence 1997an hil zen, eta INXS taldea publikoki jo gabe urte betez egon zen. Taldeak aurkezpenak egin zituen zenbait abeslari gonbidaturekin, Jimmy Barnes, Terence Trent d'Arby eta Jon Stevens kasu. Azken hau taldera batu zen bira baterako eta grabaketa sesio baterako 2002an. 2005ean INXS taldeak munduan zehar eginiko reality show batean parte hartu zuten, euren kantari berriaren hautaketarekin amaitu zena, J. D. Fortune kanadarra, eta Pretty Vegas eta Afterglow singleak eta Switch bilduma merkaturatuz.

INXSek Australian Recording Industri Associationen sei sari irabazi ditu, horietako hiru "Talderik Hoberena"ren mailan 1987, 1989 eta 1992an, eta ARIAko ospearen aretoan gehitu zuten 2001ean. Egundaino, INXS taldeak 30 milioi diska baino gehixeago saldu ditu.

Diskografia

Bildumak

Konpilazioak

  • (1982) - INXSIVE
  • (1983) - Dekadance
  • (1989) - Kick Special Edition
  • (1994) - The Greatest Hits
  • (2001) - Shine Like It Does: The Anthology (1979-1997)
  • (2002) - Definitive INXS/The Best Of INXS
  • (2002) - The Years 1979-1997
  • (2002) - Stay Young 1979-1982
  • (2004) - INXS²: The Remixes
  • (2010) - INXS - Platinum
  • (2011) - The very Best Of INXS

Beste batzuk

  • (1999) - Michael Hutchence

Diskak zuzenean

  • (1991) - Live Baby Live
  • (1997) - Live In Aspen
  • (2005) - Live At Barker Hangar
  • (2010) - LIVE

Bideoak

  • (1984) - Original Sin
  • (1987) - New Sensation
  • (1987) - Need You Tonight
  • (1987) - Mediate
  • (1987) - Never Tear Us Apart
  • (1987) - Mystify
  • (1987) - Devil Inside
  • (1990) - Suicide Blonde
  • (1990) - Disappear
  • (1990) - By My Side
  • (1990) - Bitter Tears
  • (1992) - Heaven Sent
  • (1992) - Beautiful Girl
  • (1992) - Taste It
  • (1997) - Elegantly Wasted
  • (1997) - Searching
  • (1997) - Everything

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)INXS Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q489801
  • Commonscat Multimedia: INXS / Q489801

  • Wd Datuak: Q489801
  • Commonscat Multimedia: INXS / Q489801