Iñaki de la Fuente

Iñaki de la Fuente
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1954ko maiatzaren 15a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Iñaki de la Fuente (Bilbo, Bizkaia, 1954ko maiatzaren 15a) bizkaitar margolaria da.

Biografia

1970. urtean lehenengo saria irabazi zuen Bilboko Gazteen Arte Lehiaketan, eta bere karreraren hasierako urte haietan aire zabaleko pintura-lehiaketa ugaritan ere parte hartu zuen.

1976an egin zituen aurreneko bakarkako erakusketak, eta 1979an Madrilen aurkeztu zituen bere lanak. Urte horretan bertan Bilboko IV. Pintura Bi Urtekoa irabazi zuen, eta Espainiako Kultura Ministerioak emandako beka bat eskuratu. 1982an Gure Artea lehenengo saria irabazi zuen, bere lan gehienetan nabarmena den ukitu espresionista zuen margolan bati esker. Beka, sari eta aipamen ugari jasotakoa da, eta bere obra, besteak beste, Arabako Arte Ederretako Museoan ikus daiteke.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260079
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 76997
  • Lur: 01420/eu_d_0321/d0321
  • Wd Datuak: Q12260079