Iñaki Etxezarraga

Iñaki Etxezarraga
Bizitza
JaiotzaBerriz, 1984ko maiatzaren 24a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Iñaki Etxezarraga ezizenez EtxE (Berriz, Bizkaia, 1984ko maiatzaren 24a) euskal abeslaria da.

Ibilbidea

Nabari taldean abeslari eta baxujole ibili ondoren 2004. urtean ekin zion Etxek bakarkako ibilbideari. Urte horretan bertan Berrizko gaztetxeak antolaturiko Aldapa musika lehiaketa irabazi zuen. 2005ean atera zuen aurreneko diska, Zatoz nirekin, eta 2006an Musikan berria Gaztea saria irabazi zuen. Hurrengo hiru diskak bi urteko tarteekin iritsi ziren.[1]

2010 urte berezia izan zen Etxerentzat. Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldearentzako Frantziako Tourrerako "Maldan gora" abestia grabatu zuen,[2] bai eta "Guk euskaraz" kanta ezagunaren bertsio bat ere, Anoetako derbian abestu zuena.[3] Honetaz gain ETB 2-ko El conquistador del fin del mundo telesaioan hartu zuen parte.[4]

Bost urtetako atsedenaldi baten ondoren 2016an atera zuen diska berria eta 2018an seigarrena plazaratu du, Supernova.[1]

Diskoak

  • Zatoz nirekin (2005, autoekoizpena)[5]
  • Bidea eginez (2007, Oihuka)[6]
  • Heldu eskutik (2009, Baga-Biga)[7]
  • Haize berri bat (2011, Baga-Biga)[8]
  • BiZi (2016, autoekoizpena)[9]
  • Supernova (2018, autoekoizpena)[10]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «EtxE musika» www.etxemusika.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  2. «Euskaltel-Euskadiri Tourreko 'Maldan gora' lagunduko dion abestia» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  3. Berria.eus. «Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Etxe» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  5. Zatoz nirekin. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  6. Bidea eginez. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  7. Heldu eskutik. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  8. Haize berri bat. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  9. Bizi. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  10. Supernova. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

Kanpo loturak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q58115885
  • Wd Datuak: Q58115885