Hendaiako kirol-portua

Hendaiako kirol-portua.

Hendaiako kirol-portua Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen kirol-portua da, Bidasoa ibaiaren bokalean eta Txingudi badian, Hondarribia udalerriaren parean.

Txingudiko badiaren bihurgune eguzkitsu dago, Bidasoaren bokaleko eskuinal­deko ertzean, kai‑muturra Ramon Iribarrena irundar ingeniari entzutetsuaren proposamena onetsita eraiki zuten, Ondarraitz hondartzaren iparral­deko muturrean harea egonkorragoa dela eta nabigazioa ere seguruagoa dela.

Itsas kirol zaletasunak gero eta ugariagoak direnez, gune horretan dago Club Náutico de Hendaye elkartea, ontzi motordunak eta belaontziak alokatzeko aukera ematen duena.

Izokinen arrantza, Bidasoan oso antzinakoa dena, ibaiaren kutsadura dela‑eta gainbeheran dago, nahiz eta berreskuratze saiakerak egiten ari diren. Angulekin beste horrenbeste gertatzen da. Irunen egoitza duen Bidasoko Izokinaren Kofradiak izokinak goraipatzen ditu, eta Hendaiako Angularen Kofradia angulen al­dekoa da. XX. mendearen hasieran bazegon Bidasoko izokinaren esportazioan jarduten zuen enpresa bat.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


43°22′09.55″N 1°47′01.76″W / 43.3693194°N 1.7838222°W / 43.3693194; -1.7838222

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18648728
  • Commonscat Multimedia: Port of Hendaye / Q18648728

  • Wd Datuak: Q18648728
  • Commonscat Multimedia: Port of Hendaye / Q18648728


Euskal Herriko kirol-portuak

Armintza • Bermeo • Deba • Donostia • Ea • Elantxobe • Getaria • Getxo • Hendaia • HondarribiaLekeitioMutrikuOndarroaOrioPlentziaSanturtziZumaia


Bestelakoak: Euskal Herriko portuen zerrenda