Hazkunde-tasa

Hazkunde-tasaz jarduten dugunean, BPGak epe zehatz batean eta aurreko urtean izan dituen gehikuntzaren arteko erlazioa erakusten digun adierazle ekonomikoaz dihardugu.

H a z k u n d e t a s a = B P G t × B P G t t 1 B P G t t 1 × 100 {\displaystyle Hazkunde-tasa={BPGt\times BPGt-t_{1} \over BPGt-t_{1}}\times 100}

Hala ere, hau ez da soilik BPGaren kontzeptura mugatzen; bi une edo aldi ezberdinetan magnitude batek hartzen dituen bi balioak alderatzen dituen adierazlea da, ehunekoetan magnitudeak une batetik bestera izan duen hazkundea adierazten du.

Inbertitzaileen aburuz, hazkunde-tasak hainbat aldagaiek osaturiko urteko hazkunde-tasa adierazten du; hala nola, diru-sarrerak, irabaziak, dibidenduak, txikizkako salmentak eta Barne Produktu Gordina (BPG).

Magnitude batek t ,   t 1 ,   t 2 , , t h {\displaystyle t,\ t-1,\ t-2,\ldots ,t-h} uneetan hartzen dituen balioak y t ,   y t 1 ,   y t 2 ,   y t h {\displaystyle y_{t},\ y_{t-1},\ y_{t-2},\ y_{t-h}} izanik, t h {\displaystyle t-h} eta t {\displaystyle t} bitarteko hazkunde-tasa honela kalkulatzen da:

h t h , t = y t y t h y t h × 100 = ( y t y t h 1 ) × 100 {\displaystyle h_{t-h,t}={\frac {y_{t}-y_{t-h}}{y_{t-h}}}\times 100={\Bigg (}{\frac {y_{t}}{y_{t-h}}}-1{\Bigg )}\times 100}

Maiz, batez besteko hazkunde-tasa ere kalkulatzen da, aldi batzuetan zehar batez beste izandako hazkundea urteko, hilabeteko edo beste aldi bakoitzeko. Hazkunde-tasak maiz erabiltzen dira ekonomian, koiuntura ekonomikoaren adierazleen bilakaera kuantifikatu eta behar bezala interpretatzeko; finantzetan, inbertsioen errentagarritasuna kalkulatzeko; eta demografian, biztanleriaren hazkundea aztertzeko.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3516239
  • Wd Datuak: Q3516239
  1. (Frantsesez) Taux de croissance. 2018-05-01 (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).