Hasna Benhasi

Hasna Benhasi

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMarrakex, 1978ko ekainaren 1a (45 urte)
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaAmazigera
Familia
Ezkontidea(k)Mouhssin Chehibi (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakAmazigera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua47 kilogramo
Altuera166 zentimetro

IAAF: 14290605 Olympic.org: hasna-benhassi Edit the value on Wikidata

Hasna Benhasi (Marrakesh, Maroko, 1978ko ekainaren 1a) marokoar atleta da, distantzia ertaineko lasterketetan espezialista. Hainbat domina jaso ditu, bai Olinpiar Jokoetan, bai munduko txapelketetan.[1][2][3][4][5][6]

Kirol ibilbidea

Bi domina olinpiko irabazi zituen 800 metroko lasterketan (zilarra 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan Atenasen eta brontzea 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Pekinen). Zilarrezko domina jaso zuen Helsinkiko 2005eko eta Osakako aire libreko munduko txapelketetan. Gainera, pista estaliko 1.500 metroko munduko txapelduna izan zen Lisboan (2001).

Emaitzak

Urtea Lehiaketa Lekua Postua Marka
1997 Munduko txapelketa Atenak 7.a 800 metrotan 2:03.70
1999 Munduko Txapelketa, barruan Maebashi 5.a 800 metrotan 1:59,57
2000 Joko Olinpikoak Sidney 8.a 800 metrotan 1:59,27
2001 Munduko Txapelketa, barruan Lisboa 1.a 1.500 metrotan 4:10,83
2003 Munduko Txapelketa, barruan Birmingham 8.a 1.500 metrotan 03/09/04
2004 Joko Olinpikoak Atenak 2.a 800 metrotan

12.a 1.500 metrotan

1:56.43

4:12.90

2004 IAAFren Munduko Finala Monako 1.a 800 metrotan 2/01/42
2005 Munduko txapelketa Helsinki 2.a 800 metrotan 1:59.42
2005 IAAFren Munduko Finala Monako 2.a 800 metrotan 1:59.86
2006 Munduko Txapelketa, barruan Mosku 3.a 800 metrotan 2:00-34
2006 IAAFren Munduko Finala Stuttgart 3.a 800 metrotan 1:59.44
2007 Munduko txapelketa Osaka 2.a 800 metrotan 1:56.99
2008 Joko Olinpikoak Pekin 3.a 800 metrotan 1:56.73

Marka pertsonalak

  • 800 metro - 1:56.43 (Atenas (Grezia), 2004ko abuztuaren 23an)
  • 1.000 metro - 2:33.15 (Niza (Frantzia), 1999ko uztailaren 17an)
  • 1.500 metro - 4:02.54 (Erroma (Italia), 2003ko uztailaren 11)
  • Milia bat - 4:32.99 (Linz (Austria), 1998ko uztailaren 5a)

Iruditegia

  • Hasna Benhasi marokoarra (ezkerra, zilarra), Janeth Jepkosgei keniarra (erdikoa, urrea) eta Mayte Martinez espainiarra (eskuina, brontzea) euren dominak erakusten, Osaka (Japonia) 2007 Munduko Txapelketa, 800 m
    Hasna Benhasi marokoarra (ezkerra, zilarra), Janeth Jepkosgei keniarra (erdikoa, urrea) eta Mayte Martinez espainiarra (eskuina, brontzea) euren dominak erakusten, Osaka (Japonia) 2007 Munduko Txapelketa, 800 m
  • Janeth Jepkosgei keniarra (ezkerrean, zilarra), Pamela Jelimo keniarra (erdian, urrea) eta Hasna Benhasi marokoarra (eskuinean, brontzea) domina jasotzen, 2008.08.26, 800 m
    Janeth Jepkosgei keniarra (ezkerrean, zilarra), Pamela Jelimo keniarra (erdian, urrea) eta Hasna Benhasi marokoarra (eskuinean, brontzea) domina jasotzen, 2008.08.26, 800 m

Aintzatespenak

  • 2009an, Nostresport Sarien II. Galan Kirolari Onenaren Sarirako hautagaia izan zen.

Erreferentziak

  1. ISSN https://olympics.com/es/atletas/hasna-benhassi..
  2. «Hasna Benhassi Fotografías e imágenes de stock - Getty Images» www.gettyimages.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. «Biografia de Hasna Benhassi» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. «Hasna Benhassi (Atletismo) : Palmarés y resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  5. «Hasna BENHASSI | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  6. «Hicham El Guerrouj and Hasna Benhassi named Moroccan Athletes of the Year | NEWS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak

  • Nostresport sarien II. gala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q239975
  • Commonscat Multimedia: Hasna Benhassi / Q239975

  • Kirolariak
  • COI: hasna-benhassi
  • IAAF: 14290605
  • Wd Datuak: Q239975
  • Commonscat Multimedia: Hasna Benhassi / Q239975