Harresi

Harresia toki zehatz bat babesteko egina den horma itxi bat da.

Txinako Harresi Handia

Erabilera historikoa

Harresiak Historiaurretik erabili dira, eta oso arruntak eta ohikoak izan ziren Erdi Aroan. Batzuek gaztelu bat inguratzen zuten; beste batzuek, hiri bat (Avila, Girona eta Lugon, kasu); eta beste batzuek, berriz, defentsa lerro handi bat osatzen zuten, adibidez Txinako Harresi Handiak. Munduko harresirik handienen sailkapenean lehena da Txinako Harresi Handia, eta haren ondoren dator Avilakoa.

Harresi batzuei, osagarritzat, dorre eta lubakiak jarri zizkieten, menderaezinago izan zitezen. Eraikitzeko zatirik konplexuena ateak dira: harresien ahulgunea dira, baina baita gune garrantzitsuena ere.

Historiako harresi ospetsu batzuk

Marko Polok Txinatik bolbora ekarri ondoren, ia euren erabilgarritasun osoa galdu zuten. Gainera, herrigune bat inguratzen zutenez, herrigunearen hazkuntzarako eta barne komunikabideetarako arazo ziren. Honen ondorioz, harresiak bota egin ziren edo beste eraikuntza batzuetarako horma gisa erabili ziren. Hala eta guztiz ere badira azken mende bi hauetan ospetsu bihurtu diren zenbait harresi.

  • Konstantinopoliseko harresiak
    Konstantinopoliseko harresiak
  • Ávilako harresiak.
    Ávilako harresiak.
  • Berlingo harresia
    Berlingo harresia
  • Israeleko estatuak eraikitako harresia
    Israeleko estatuak eraikitako harresia
  • AEBetako eta Mexiko estatuen arteko harresia
    AEBetako eta Mexiko estatuen arteko harresia

Ikus, gainera

  • Hiribildu
  • Horma

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q57346
  • Commonscat Multimedia: Defensive walls / Q57346

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX525622
  • AAT: 300002485
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 9258
  • Wd Datuak: Q57346
  • Commonscat Multimedia: Defensive walls / Q57346