Hans Sebald Beham

Hans Sebald Beham

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNurenberg, 1500
HerrialdeaFree Imperial City of Nuremberg
 Alemania
HeriotzaFrankfurt am Main, 1550eko azaroaren 22a (49/50 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Barthel Beham (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta grabatzailea
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli

Hans Sebald Beham (Nuremberg, 1500, Stuttgart, 1550eko azaroaren 22a) alemaniar margolari, grabatzaile eta imprimatzailea izan zen.

1525eko urtarrilean bere jaioterritik bota zuten Barthel Beham anaiarekin eta Georg Penczekin batera, heresia, biraoa eta Udal Kontseiluaren autoritatea ez onartzea leporatuta. Laster itzuli ahal izan ziren, baina 1528an Sebaldek berriro ihes egin zuen, oraingoan plagioa leporatuta. Orduz geroztik Alemaniako hainbat hiritan lan egin zuen, hala nola Ingolstadt, Munich eta Stuttgarten.

Albrecht Dürerren ondorengo belaunaldiko Maisu txikietako bat izan zen. 252 grabatu, 18 akuaforte eta 1.500 xilografia inguru egin zituen. Bere grabatuak oso xeheak izaten ziren, batzuetan posta-zigilu baten tamainakoak. Gaiak nekazarien bizitzako eszenak, mitologia eta historia izan ziren, askotan elementu exotikoekin. 1552ra arte HSP monogramarekin sinatu zituen bere lanak, eta ondoren HSBrekin.

Beirateak Nurenbergen, David erregearen bizitzako eszenak margolan bat, otoitz-liburuetarako miniaturak eta armarriak ere egin zituen. Gainera, Dürerren inspiratutako zaldiaren eta giza irudiaren proportzioak jasotzen zituzten artista-eskuliburuak argitaratu zituen.

Iruditegia

  • Seme oparoaten saila, 1538
    Seme oparoaten saila, 1538
  • Maskara, 1544
    Maskara, 1544
  • Josef eta Putifarren emaztea, 1544, 81 × 56 mm
    Josef eta Putifarren emaztea, 1544, 81 × 56 mm
  • Hilabeteak irudikatzen dituzten bikote nekazariak, 1545
    Hilabeteak irudikatzen dituzten bikote nekazariak, 1545
  • Herkules eta Iolao Lernako hidra hiltzen, 1545
    Herkules eta Iolao Lernako hidra hiltzen, 1545
  • Gaua, 1548
    Gaua, 1548
  • Das Kunst vnd Lere Büchlin, 1567
    Das Kunst vnd Lere Büchlin, 1567
  • Adam eta Eva, 1543
    Adam eta Eva, 1543
  • Karitatea
    Karitatea
  • Heriotza eta biluzia, 1547
    Heriotza eta biluzia, 1547

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q507825
  • Commonscat Multimedia: Sebald Beham / Q507825

  • Wd Datuak: Q507825
  • Commonscat Multimedia: Sebald Beham / Q507825