Gure Zirkua

Gure Zirkua Gasteizen, 2019ko ekainean.
Gure Zirkua Arrasaten, 2020ko irailean.

Gure Zirkua Euskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egiten dutena eta euskalduna.[1] Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira lantaldearen aurpegi ezagunak eta aurkezle lanak egiten dituztenak.

Historia

2017 urtean Luxenburgon karpa bat erosi[2] eta entsaioetan hasi ziren. Atzerrian ari diren hainbat artista euskaldun animatu ziren proiektuan parte hartzera. 2017ko udazkenean Tolosan emanaldi batzuk egin zituzten[3] eta arrakasta ikusita serio hartu eta 2018ko udarako Euskal Herrian zehar bira egitera animatu ziren. Bira honetako lehenengo geldialdia Amezketan izan zuten ekainaren 28an[3] eta hurrengo hilabetetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat herritan ibili dira.[4] Herri bakoitzean lauzpabost egun egiten dituzte.

Amezketa, Aia, Zumaia, Ordizia, Ondarroa, Gorliz, Zarautz, Urretxu, Eskoriatza, Urdiain, Elgeta eta Donostia izan dira 12 herriak.

Lantaldea

Honako hauek dira Gure Zirkuko artistak:[1]

  • Joseba Usabiaga: Don Martin aurkezlea
  • Iker Galartza: Poxpolo pailazoa
  • Ortzi Acosta: akrobata
  • Agurtzane Telleria: akrobata
  • Asier Kidam: magoa
  • Imanol Ituiño: magoa
  • Ekain Ibarguren: malabarista
  • Ane Miren: kontorsionista
  • Iraitz Lizarraga: trapezista
  • Ibon Mendibil: musikaria
  • Unai Zabaleta: musikaria

Erreferentziak

  1. a b «Gure Zirkuaren bira ibiltaria: lehen geltokia» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  2. «Koldo Arakistain: “Jendeak zirkuarekiko dituen aurreiritziak aldatzen ari dira”» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b «Gure Zirkuak Amezketan egingo du birako lehen geldialdia» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  4. «'Gure zirkua', Debagoienean» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070487
  • Commonscat Multimedia: Gure Zirkua / Q61070487

  • Wd Datuak: Q61070487
  • Commonscat Multimedia: Gure Zirkua / Q61070487