Guillermo Pérez Villalta

Guillermo Pérez Villalta

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTarifa, 1948ko maiatzaren 12a (76 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaTarifa
Hezkuntza
HeziketaEspainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Kursaal of Algeciras (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala  (1985)
MugimenduaQ6046768 Itzuli
Arte postmodernoa
Q5674251 Itzuli

IMDB: nm0702039 Musicbrainz: 59b0eab1-cd75-424f-a0b9-4ad53efe17b7 Edit the value on Wikidata
Guillermo Pérez Villaltaren Algeciraseko Kursaala

Guillermo Pérez Villalta (Tarifa, Cadiz, 1948ko maiatzaren 12a) espainiar margolaria da.

Arkitekturako ikasketak egiten hasi zen, eta gerora margolaritzan murgildu bazen ere, eragin handia izan du beti arkitekturak bere obran. 1968an Madrila aldatu zen, eta 1970eko hamarraldian hasi zen ospea irabazten. 1980ko hamarraldian movida madrileña mugimenduko eta Madrilgo figurazio berriaren joerako kidetzat hartua izan zen; bera da Espainiako postmodernismoaren alorreko margolari nagusietako bat. XX. mendeko abangoardiaren konbentzioetatik at lan egin du, aspertzeari, tentelkeriari eta hutsaltasunari ihes egiteko helburuarekin betiere. Kolore eta argi biziko koadroak egin ohi ditu, eta bertan agertzen diren pertsonaiak antzerkiko agertoki konplexuetan adierazten ditu, barnealdea kanpoaldearekin bateraturik. Zenbait obratan mitologiako gaiak erabili ditu, eta azkenaldian eduki sinboliko handia hartu du bere margolaritzak. Bere pinturarekin harmonia, bakea, oreka bilatzen du, izadiko osagaien, irudi geometrikoen eta irudi mitologikoen bidez. Era berean, ekialdeko eta mendebaldeko osagaiak bateratzen ahalegintzen da. Modernotasun abstrakzionistak aldarrikatu izan dituen balio tipikoez haraindi (materialen benazkotasuna eta forma garbitasuna), Villaltaren margolanak narratiboak dira erabat, Grupo de personas en un atrio (1976), La pintura como vellocino de oro (1981-1982), Historia Natural (1987) edo Santuario (1996) koadroetan ikus daitekeenez.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Pérez Villalta Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3754037
  • Commonscat Multimedia: Guillermo Pérez Villalta / Q3754037

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96164211
  • ISNI: 000000007822649X
  • BNE: XX1019540
  • BNF: 13328406m (data)
  • GND: 119247895
  • LCCN: n84078522
  • Tabakalera ID: 25051
  • SUDOC: 110995015
  • ULAN: 500069440
  • RKD: 250034
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04815/eu_p_1320/p1320
  • Bilduma digitalak
  • MNCARS: url
  • Wd Datuak: Q3754037
  • Commonscat Multimedia: Guillermo Pérez Villalta / Q3754037