Gorka Pagonabarraga

Gorka Pagonabarraga
Bizitza
JaiotzaDurango, 2000 (23/24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000) bertsolari bizkaitarra da[1]. Bizkaiko Txapelketako finala jokatu zuen 2021ean[2].

Ibilbidea

2018an Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketak irabazi zituen[3]. 2021. urtean Bizkaiko txapelketan fase bakoitzean jokaturiko saioak irabazi eta finalean sartu zen. Zortzigarren egin zuen. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian final laurdenak jokatu zituen.

Bertsolaritza

Txapelketak

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
    • Laugarren (1): 2023
    • Zortzigarren (1): 2021
  • Bertsolari Txapelketa Nagusia
    • final laurdenak (1): 2022

Eskolartekoak

Sariak

  • Osinalde saria (1): 2021.[4]

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gorka Pagonabarraga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  2. «Nerea Ibarzabal txapeldun» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  3. Erredakzioa. «Pagonabarraga eskolarteko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  4. «Gorka Pagonabarraga nagusi Osinalde Sarian» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115578537
  • Wd Datuak: Q115578537