Gomez Addams

Gomez Addams
Addams familia
Argitalpena
SortzaileaCharles Addams
Ageri den obrak
ikusi
  • The Addams Family (en) Itzuli, The Addams Family, Addams Family Values (en) Itzuli, The New Addams Family (en) Itzuli, Addams Family Reunion (en) Itzuli eta Wednesday
Interpretatzailea
ikusi
Lan eratorriak
ikusi
  • Gomez Addams (en) Itzuli
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaWestfield (New Jersey)
Jardueraabokatua
Familia
Ezkontidea(k)Morticia Addams
Seme-alabak
ikusi
  • Pugsley Addams
    Wednesday Addams

Gomez Addams The Addams Family serieko fikziozko pertsonaia bat da, Charles Addams karikaturagile estatubatuarrak sortutako fikziozko gizona.[1]

Historia

Charles Addamsen marrazki bizidunetan, Gomezek —familiako kide guztiek bezala— ez zuen izenik. The Addams Family telesaila garatzen ari zirenean, Charles Addamsek pertsonaia Repelli edo Gomez izendatzea proposatu zuen. Addamsek John Astin erretratulari utzi zion azken aukera eta hark Gomez aukeratu zuen.

Latinoamerikako munduan "Gómez" zorrozki abizena denez, pertsonaiaren izena "Homero" bihurtu zen Latinoamerikako itzulpenetan. Espainian, Gómez deitzen da.

Pertsonaia

Gomez aberats xelebre bat da. Morticia Addams emazteaz oso maiteminduta dago, eta emakumeak frantsesez hitz egiten duenean, ezin du kontrolatu musu emateko bulkada (eskuetatik besaurreetaraino). Gomez espainiarra da, gaztelaua. Bere amarekin bizi da, Grandmama Addamsekin (filmen egokitzapenean bere amaginarreba den arren) eta Fester Addamsekin, jatorrizko seriean Morticiaren osaba zena baina beste bertsio guztietan Gomezen anaia dena. Abokatua den arren, bere ondasun handiak lan xelebreetan aritzeko aukera ematen dio. Inbertsioak ditu mundu osoan (krokodilo haztegi bat barne) baina inoiz ez dio axola burtsako bajak, nahiago du bere zaletasunetan aritu; jostailuzko trenak jo, lehoiak eta beste basapiztiak hezi, esgrima, tangoa eta zartailua erabili (askotan bere emazte Morticiarengan kidetasun sadomasokistatzat har daitekeena). Gomezek gaitasun atletiko handiak ditu eta akrobazia oso aurreratuak egiteko gai da; gainera, habanoak erretzea gustatzen zaio.

Aktoreak

Morticia Addams aktore desberdinek antzeztu dute:

  • John Astin: 60. hamarkadako telebista sailean. The New Scooby-Doo Movies marrazki bizidunetan (1. denboraldi, 3. kapituluan) ahotsa jarri zion.
  • Raúl Juliá: "The Addams Family" filman (1991) eta haren jarraipena izan zen Addams Family Values (1993) filman.
  • Tim Curry: Addams Family Reunion (1998)
  • Glenn Taranto: "The New Addams Family" (1998)
  • Oscar Isaac: The Addams Family moldaketan (2019).
  • Luis Guzmán: Netflixen "Wednesday" (2022).
  • Lucius Hoyos: Netflixen "Wednesday" (2022); gazte garaietako uneetan (flashbackak).

Erreferentziak

  1. https://books.google.es/books?id=cHwMReNxQmYC&q=gomez+addams&pg=PT37&redir_esc=y#v=snippet&q=gomez%20addams&f=false

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q500477
  • Commonscat Multimedia: Gomez Addams / Q500477

  • Wd Datuak: Q500477
  • Commonscat Multimedia: Gomez Addams / Q500477