Glukosa

Glukosa
Formula kimikoaC6H12O6
Konposizioaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Motaaldohexose (en) Itzuli
Erabilera
RolaEdulkoratzaile, farmako esentzial eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia50-99-7
Gmelin17234
ChEBI83256
RTECS zenbakiaLZ6600000
DSSTox zenbakiaLZ6600000
EC zenbakia200-075-1
CosIng34012
MeSHD005947

Glukosa C 6 H 12 O 6 {\displaystyle {\ce {C6H12O6}}} formula duen gluzidoa da, "mahatsaren azukrea" izenarekin ere ezagutzen dena. Fruta askotan dago, eta eginkizun garrantzitsua betetzen du landare zein animalien metabolismoan. Gizakiaren odolean eta gibelean agertzen da, odoleko kontzentrazio normala 0,8-1,1 gramo litroko izanik.

Formula kimikoa

Glukosa hexosa bat da, 6 atomo karbono duen gluzidoa, alegia. Fruktosaren formula bera du, baina egitura kimiko desberdina (glukosa aldosa baita, eta fruktosa zetosa bat).

Eskuineko irudian glukosaren formula lineala ikus daiteke. Ur-disoluzioan, berriz, hexosa guztiek egituraz aldatzen dute, molekula bereko aldehido eta alkoholaren arteko erreakzioa dela eta. Horrela, molekula barnean hemiazetal bat sortzen da, eta molekulak egitura ziklikoa hartzen du. Haworthen formularen bitartez marrazten dira egitura zikliko hauek.

Glukosa-unitateen arteko loturak.

Funtzioak

Glukosa erreserba energetiko garrantzitsua da, animalietan glukogeno moduan eta landareetan almidoi moduan metatzen dena. Zelularen energia-iturri nagusia da, bere katabolismoan izaki bizidunek behar duten energia askatzen baita.

Bakterioetatik gizakiarengana glukosaren bide katabolikoak oso antzekoak dira, bizidun guztien jatorri bera agerian uzten duena.

Metabolismoa

Glukosaren oxidazio osoa arnasketa aerobikoaren bitartez gauzatzen da. Arnasketaren ekuazioa honako hau da:


C6 H12 O6 + 6O2 → 6CO2 + 6H2O + energia (ATP)

Arnasketa aerobikoa hiru etapatan osatzen da: glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katea.

Landareen fotosintesiak, aldiz, glukosa sortzen du molekula inorganikoak eta argi-energia erabiliz:


6 CO2 + 12 H2O + argia → C6H12O6 + 6 O2 + 6 H2O

Glizemia

Glizemiak (edo, gaztelaniaren eraginez, gluzemia) glukosak odolean duen kontzentrazioa adierazten du. Glizemia maila normala 0,8 eta 1,1 gr/litroko artekoa da. Gibelak eta areak kontrolatzen dute maila hori. Glukosa glukogeno moduan metatzen da gibelean, eta glizemia maila asko jaisten denean hormona batek (glukagoiak) glukogenoa glukosa bihurtzen du, odolera pasatuz. Aitzitik, gluzemia handia bada pankreak sortzen duen beste hormona batek (intsulinak) glukosa maila jaisten du. Intsulina-gabeziak diabetesa eragiten du, hipergluzemia agertuz.

Glukosaren polimeroak

Glukosak garrantzia biologiko handiko polisakaridoak eratzen ditu. Lehenik eta behin bi glukosazko dimero bat sortzen du eta hau polimerizatzen da polisakaridoak eratzeko.

  • Almidoia: Landareen energia erreserbarako molekula garrantzitsuena da. Maltosa eta isomaltosa disakaridoak elkartuz lortzen da. Animalientzako energia iturri garrantzitsua da.
  • Glukogenoa: Animalien energia erreserbarako molekula da. Hau ere Maltosa eta isomaltosa disakaridoak elkartuz lortzen da, baina almidoiak baino isomaltosa gehiago dituenez molekula adarkatuagoa da.
  • Zelulosa: Landareen horma zelularraren osagai nagusia da, egitura funtzioa du beraz. Zelobiosa disakaridoak elkartuz lortzen da. Animaliek ezin dute digeritu.
  • Kitina: Artropodoen exoeskeletuaren osagai garrantzitsua da. Kitobiosa disakaridoak elkartuz lortzen da, eta kitobiosa bi N-Azetilglukosamina elkartuz lortzen da.

Erreferentziak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q37525
  • Commonscat Multimedia: Glucose / Q37525

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85055360
  • NDL: 00560931
  • NKC: ph182401
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D005947
  • FMA: 82743
  • Kimikako identifikadoreak
  • CAS erregistro zenbakia: 50-99-7
  • ATC: V06DC01
  • RTECS: LZ6600000
  • ChEBI: 17234
  • Biologiako identifikadoreak
  • MGI: 50-99-7
  • Wd Datuak: Q37525
  • Commonscat Multimedia: Glucose / Q37525


Karbono hidratoak
Monosakaridoak
Aldosak: EritrosaTreosa
Zetosak: Eritrulosa
Aldosak: ArabinosaErribosaLixosaXilosa
Zetosak: ErribulosaXilulosa
Aldosak: Alosa • AltrosaGalaktosa • Glukosa • GulosaIdosaManosaTalosa
Zetosak: FruktosaPsikosaSorbosaTagatosa
Deribatuak
Desoxiazukreak
Aminoazukreak
Azukre azidoak
Azukre alkoholikoak
Oligosakaridoak
Gainerakoak
Polisakaridoak