Girolamo della Sommaia

Girolamo della Sommaia
Bizitza
Jaiotza1573 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1635 (61/62 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Girolamo della Sommaia (Florentzia 1573 – 1636) jakintsu italiarra izan zen, hainbat urtez Pisako Unibertsitatearen hornitzaile kargua izan zuena. Salamancan ikasi zuen 1599-1606 artean eta, antza denez, bitarte horretan izan zuen Refranes y Sentencias euskal atsotitzen bilduma ezagutzea.[1] Izan ere, bildu zituen eskuizkribu ugarien artean[2] bertatik kopiatutako euskarazko 17 atsotitz eta ezagutzen dugun ale bakarrak (Darmstadtekoak) biltzen dituen 539ak erdarazko bertsioan kopiatuta daude. Eskuizkribua Florentziako Liburutegi zentralean gordeta dago egun. Honezkero lau aleren berri dugu: Darmstadt-ekoa, Larramendirena, Oihenartena eta Sommaiarena.[3][4]

Erreferentziak

  1. Urkizu, Patrizio, 2015, “Refranes y Sentencias (...) Girolamo della Sommaia”, EGAN-1-2: 65-146.
  2. Bardet, Jean-Pierre, 2005, Au plus près du secret des coeurs? Nouvelles lectures historiques des écrits du for privé, Paris: Presses de l'Université Paris-Sorbonne, 81. or. eta hur.
  3. Lakarra, Joseba A., 1996, Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa, Euskaltzaindia: Bilbo, 90-110 [1].
  4. Urgell, Blanca, 2002, Larramendiren Hiztegi Hirukoitza-ren eranskina: saio bat hiztegigintzaren testukritikaz, Euskaltzaindia: Bilbo, 76-82.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5880402
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 187220841
  • LCCN: n80111249
  • SUDOC: 229326269
  • Open Library: OL1668422A
  • Wd Datuak: Q5880402