Gasometro

Gasometro batzuk.

Gasometroa gas kantitate jakin bat aldaera gabeko presio maila batean gordetzeko ontzia da. Hiru eratako gasometroak erabiltzen dira; ur galdarazko gasometroak, gasometro lehorrak eta esfera itxurako gasometroak.

  • Ur galdarazko gasometroak uretan murgildutako kanpai itxurako ontzi bat izaten du. Gasak kanpaia betetzen duenean ontzia igo egiten da eta uraren mailatik gora gelditzen da.
  • Gasometro lehorra goitik beherako zilindro bat izaten da, barruan enbolo gisako disko bat duena. Gasa ontzian sartzen denean diskoa gora bultzatzen du eta diskoaren presioaren pean geratzen da gasa.
  • Esfera itxurako gasometroetan presioz sartzen da gasa; mota honetakoak dira gasometro merkeenak, bere itxura dela eta gas kantitate gehiena gorde dezakeelako, eta presioa jasateko pareta lodiko ontzirik behar ez duelako.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-04-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q962715
  • Commonscat Multimedia: Gasometers / Q962715

  • Identifikadoreak
  • GND: 4255902-9
  • LCCN: sh85106548
  • NDL: 00576303
  • NKC: ph192885
  • AAT: 300197849
  • Wd Datuak: Q962715
  • Commonscat Multimedia: Gasometers / Q962715