Gabriel Manterola

Gabriel Manterola
Bizitza
JaiotzaZeanuri, 1890eko martxoaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZeanuri, 1977ko uztailaren 6a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta apaiz katolikoa
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 340

Gabriel Manterola Urigoitia (Zeanuri, Bizkaia, 1890ko martxoaren 18a - Zeanuri, Bizkaia, 1977ko uztailaren 6a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Biografia

Gasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz ikasketak. 1915-1932 urteetan Eibarren egon zen apaiz. Euskaltzain urgazlea izan zen 1919az geroztik, eta Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten 1968. urtean.

Jaungoiko-Zale, Ekin, Yakintza, Zeruko Argia eta Redención agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

1937-1948 urteetan Ingalaterran bizi izan zen. Urte hartan bertan, Zeanurira itzuli eta hango erretore izan zen.

Manterolarenak dira: Goiz-izpiak (1921, olerkiak), Euskal Egunetako Itzaldia (1922), Santuen bizitza laburrak (1925).

Lanak

Poesia

  • Goi-izpiak (1921, Jaungoiko-Zale)

Itzulpena

  • Ipuintxoak; Cristobal von Schmid (1929, Jaungoiko-Zale)

Kanpo loturak

  • Gabriel Manterola literaturaren zubitegian

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12258080