Gabriel Benito Orbegozo
Gabriel Benito Orbegozo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1770eko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | ? (254 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Gabriel Benito Orbegozo Goioaga (Bilbo, Bizkaia, 1770eko urtarrilaren 12a[1] – ?) arkitektoa eta politikaria izan zen, Ambrosio Orbegozo politikari eta Bilboko alkatearen aita. 1785-1891 artean arkitektura ikasketak egin zituen Bilboko Marrazketa Eskolan. 1785etik 1991ra bitartean, zazpi urtez jarraian, Arkitekturako hainbat sari jaso zituela ageri da Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen aktetan.[2] Bilbon bertan, neoklasiko estiloko Atxuriko ospitalea proiektatu zuen (gaur egungo Emilio Campuzano institutua), eta haren lehenbiziko harria 1818an ipini zuen. 1808ko ekainean Bilboko Kontsulatuaren ordezkari izendatu zuten.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- «Gabriel Benito de Orbegozo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Datuak: Q43122120