GOI ikastegia

GOI ikastegia
Datuak
Izen laburraGOI
Motainstitutua
Jarduera
Honen parteUdako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaAitzol Astigarraga Pagoaga
Egoitza nagusi
  • Markeskua jauregia
Historia
Sorrera2019
webgune ofiziala

GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin.[1]

Bide horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastegia UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxeak. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[2][3]

GOI ikastegiaren asmoa da, Europako testuinguruaren esparruan, goi-mailako ikasketen etengabeko berrikuntza bultzatzea eta titulu berriak ere eskaini ahal izatea.

Baliabideak

Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, Eibarren, eta https://www.goi-institutua.eus/ webunea da bere online egoitza.[4]

Zerbitzuak

GOI ikastegiko webmintegia Software Libreaz, Juan Ezeiza, Egoitz Aldakur, Jokin Lacalle, eta Sagra Cresporekin
GOI institutuko Irakaskuntza Masterraren online ataleko irekiera-ekitaldia (Eibar, 2021-09-19)[5]

Irakaskuntza Masterra

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala, euskaraz eta online hiru espezialitate hauetan:[6]

  • Giza eta Gizarte Zientziak,
  • Hizkuntza eta Literatura,
  • Natur Zientziak eta Matematika

Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea

Irakaskuntza Masterraren barruan online modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskaintzen du. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.

Erreferentziak

  1. «AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. «Udalak hitzarmena sinatu du UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea), Markeskoan Irakaskuntzako Masterra emateko egokitzapen-lanak egiteko» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  5. «https://twitter.com/kepasarasola/status/1307222023286992899/photo/3» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  6. IANTZI GOIENETXE, Maider. (2020-04-19). «Irakaskuntza masterra emanen du UEUk, euskaraz eta «online»» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106973371
  • Wd Datuak: Q106973371