Fuji mendiaren Hōei erupzioa

Fuji mendiaren Hōei erupzioa
Hōei kraterra erakusten duen Fuji mendiaren ikuspegia
SumendiaFuji mendia
Data1707ko abenduaren 16a-1708ko urtarrilaren 1a
Erupzio-motaPliniarra
KokapenaJaponia
VEI5

Fuji mendiaren Hōei erupzioa (japonieraz: 宝永大噴火, Hōei dai funka?) 1707an (Hōei aroko laugarren urtea) gertatu zen, abenduaren 16an hasi eta urtarrilaren 1a arte iraun zuen.

Fuji mendiak historian zehar hiru ikaragarrizko erupzio pairatu ditu: birritan Heian aroan (Enryaku eta Jogan erupzioak) eta behin Edo aroan (artikulu honetako Hōei erupzioa).

Nahiz eta labarik jaurti ez zuen, Hōei erupzioak sumendi-errauts kopuru itzela bota zuen, sumendiaren inguruko leku zabalen gainean sakabanatuta, Fuji menditik ia 100 kilometrotara dagoen Edo hirira iritsiz (gaurko Tokio).[1] Errauts kopurua 800.000.000 m³ ingurukoa zenbatetsi zuten.

Erupzioa Fuji mendiaren hego-mendebaldeko aldean gertatu zen, eta hiru tximinia berri sortu zituen, 1., 2., eta 3. Hōei-tximiniak izenekoak.[2] Gaur arte hauxe izan da Fuji mendiaren azken erupzioa.

Hondamendi sekundarioak

Hōei erupzioaren hurrengo urtean, Sakawa ibaia gainezkatu zen sumendi-errautsaren jalkinaren ondorioz.

Sumendi-hondar jausiek Fuji mendiaren ekialdeko soroak zabal-zabal estali zituzten. Soroak berreskuratzeko nekazariek sumendi-hondakinak zabortegiratu eta hondar-tontorrak egin zituzten. Euriak hondar-tontorrak zabortegietatik ibaietara behin eta berriro eroan eta ibai batzuen sakonera gutxitu zuen. Batez ere Sakawa ibaian sumendi-errauts kopuru handiek han-hemenka behin-behineko dikeak sortu zituzten. Hōei erupzioaren hurrengo urteko abuztuaren 7 eta 8ko euri-zaparradek sumendi-errauts eta lokatzaren olde bat sortu eta dikeak apurtu zituzten Ashigara lautada urpetzeko.

Erreferentziak

  1. Titsingh, Isaac. (1834). Annales des empereurs du japon. , 416 or..
  2. Smith, Henry D.. (1988). Hokusai: One Hundred Views of Mt. Fuji. New York: George Braziller, 197 or. ISBN 978-0-8076-1453-2..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q288045
  • Commonscat Multimedia: Hōei eruption / Q288045

  • Identifikadoreak
  • NDL: 001212492
  • Wd Datuak: Q288045
  • Commonscat Multimedia: Hōei eruption / Q288045