Fritz Thyssen

Fritz Thyssen

Irudi gehiago

Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaStyrum, Gemeinde (en) Itzuli, 1873ko azaroaren 9a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBuenos Aires, 1951ko otsailaren 8a (77 urte)
Familia
AitaAugust Thyssen
Ezkontidea(k)Amélie Thyssen (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Anita Countess Zichy-Thyssen (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Hedwig Thyssen
    Heinrich, Baron Thyssen-Bornemisza de Kászon (en) Itzuli
    August Thyssen junior (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta fabricator (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Friedrich "Fritz" Thyssen (Mülheim an der Ruhr, 1873ko azaroaren 9a - Buenos Aires, 1951ko otsailaren 8a) alemaniar enpresaburua izan zen.

Biografia

August Thyssenen semea eta ondorengoa izan zen. Aitaren ildotik jarraitu zuen lanean eta alderdi nazional-sozialistaren finantzari nagusietako bat izan zen. 1933an Renania-Westfaliako estatu kontseilari egin zuten, baina harremanak 1939an hautsi zituen Hitlerrekin, naziek Bigarren Mundu Gerra hasi eta berehala. Suitzara jo zuen lehenik eta Frantziara ondoren. Vichyko gobernuko zaindariek atxilotu eta nazien esku utzi zuten. Preso egon zen gerra bukatu arte eta Argentinan kokatu zen ondoren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro antolatu zen Thyssenen enpresa eta, hurrengo urteetan, Europako mendebaleko lehen burdingintza enpresa bihurtu zen Thyssen-Oberhausen konpainia.

Nazien berregituratze ekonomikoari buruzko Thyssenen iritzia

Thyssen Alemanian gartzelan zegoen bitartean, 1941ean, AEBn "I Paid Hitler" edo "Ni Hitlerri ordaindu nion" izenburuarekin, Emery Reves kazetariak bere biografia idatzi zuen. Thyssenek esan zizkion gauzak eta memorietan oinarrituta egin zuen bere biografia. Berak idatzitako gauza asko idatzi ziren gerra denboran, behean idatzita dagoena, zati bat besterik ez da.

≪Hitlerrek eta buruzagi naziek harro adierazten dute alemaniar herria miseriatik atera dutela, bertako ekonomia berreraiki dutelako eta guztientzako enplegua sortu dutelako. Hitlerrek boterea hartu zuenean, Alemanian sei edo zazpi milioi langabe zeuden. Krisi ekonomikoa ikaragarria zen (...).

Baina erregimen naziaren berregituratze ekonomikoa itxura besterik ez da. Berez, Hitlerrek ez du aberastasunik sortu; Alemaniako baliabide guztiak agortu ditu. Zergak xahutu dira, eta herriak bere aurrezkiak galdu ditu. Gaur egun, erregimenaren egitura ekonomiko osoa gain behara dator, gerra dela-eta. Izan ere, Hitlerrek gerrara jo zuen, ohartu zelako denbora asko igaro baino lehen bere metodo ekonomikoek inflazioa sortuko zutela eta herrialdearen erabateko gainbehera gertatuko zela.≫

                                         Fritz Thyssen, "La Nación" egunkariak, 1941eko abenduak 8. 

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fritz Thyssen Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62696
  • Commonscat Multimedia: Fritz Thyssen / Q62696

  • Wd Datuak: Q62696
  • Commonscat Multimedia: Fritz Thyssen / Q62696