Friedrich Hölderlin

Friedrich Hölderlin

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLauffen am Neckar, 1770eko martxoaren 20a
Herrialdea Württembergeko Erresuma
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaTübingen, 1843ko ekainaren 7a (73 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Tübingen (en) Itzuli
Familia
AitaHeinrich Friedrich Hölderlin
AmaJohanna Christiana Gock
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
ikusi
  • Heinrike Breunlin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Evangelical Seminaries of Maulbronn and Blaubeuren (en) Itzuli
Jenako Unibertsitatea
Tübinger Stift (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, liburuzaina, idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, filosofoa, libretista eta haurtzaina
Lan nabarmenak
ikusi
  • Lied der Freundschaft (en) Itzuli
InfluentziakPietismo
Mugimenduaerromantizismoa
German idealism (en) Itzuli

hoelderlin-gesellschaft.de
IMDB: nm0405924 Allocine: 86476
Musicbrainz: 344ed9db-ebcd-4077-888c-cff3ee309e45 Discogs: 899903 IMSLP: Category:Hölderlin,_Friedrich Edit the value on Wikidata

Friedrich Hölderlin (Lauffen, Wurtenberg, Alemania, 1770eko martxoaren 20a - Tübingen, Alemania, 1843ko ekainaren 7a) olerkaria izan zen.

Bizitza

Aita hil zitzaion oso gazte zela. Laster bereizi zuten amarengandik, eta teologiako ikasketak egitera eraman zuten Tübingengo apaizgaitegi protestantera; han Schelling eta Hegel ikaskideekin harremanetan jarri zen. 1793an ministro protestante izateko ikasketak egin zituen, gerora lanbide horretan sekula jardun ez bazuen ere. Frantziako Iraultzaren askatasun-ideiak kantatu zituen lehen poemetan (1789-1794), eta Grezia klasikoarekiko mirespena agertu zuen. Fichteren ikasle eta Schillerren adiskide izan zen Jenan, eta Weimarren Goethe eta Herder ezagutu zituen (1794-1795).

Frankfurten Gontard bankariaren seme-alaben irakasle gisa lan egin zuen (1795-1798). Haren emazte Suzettez maitemindu zen, eta hura izango da Diotima izenaren pean Hölderlinen obran agertzen den greziar emakume ideala. Harremanak moztera behartu zituzten (1799), eta Suitzan (1801) eta Frantzian (1802) bizi izan zen, zenbait familia ahaldunen etxeetan irakasle.

1804an adiskide bati esker eskuraturiko lanean, liburuzain jardun zuen, baina eskizofreniaren lehen zantzuek jota zuten orduko. Tübingengo eroetxean egonaldi bat egin ondoren, 1807tik hil artean, 37 urtez, zurgin baten etxean, Neckar ibaiaren ertzean, dorre batean bere burua itxirik bizi izan zen, Scardanelli goitizenez izenpeturiko olerki bitxiak idazten zituela.

Idazlanak

Hölderlinen obran poesia-lana da ezagunena. Frantziako Iraultzak eragindako ereserkien ondoren, Hymne an die Menschheit (1791, Gizadiari ereserkia), Hymne an die Liebe (Amodioari ereserkia), Grezia klasikoa eta hango mitologia orainaldiko egoeretan eta esperientzietan itsasi zituen, neurri klasikoetara hurbiltzen diren olerkietan: Natur und Kunst oder Saturn und Jupiter (Natura eta artea edo Saturno eta Jupiter), Ganymed (Ganimedes), An die Parzen, Hyperions Schicksalslied (Hyperionen patuari kanta), Der Archipelagus, (1800, Uhartedia). Beste zenbait poematan, hala nola Brot und Wein (Ogi eta ardoa), bere sorterriari kantatzen dio. Poesiaz gainera, Hölderlinek Hyperion oder der Eremit in Griechenland (1797-1799, Hyperion edo Greziako eremutarra) gutunez egindako eleberria eta Der Tod des Empedokles (Enpedokleren heriotza) tragedia bukatu gabe utzi zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hölderlin Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  • Azurmendi, J. 2011: "Filosofia eta poesia: Platon eta Homero, Heidegger eta Hölderlin" in Joxe Azurmendi (arg.), Filosofia eta poesia, Donostia, Jakin ISBN 978-84-95234-43-8
  • Kanpo loturak

    • Eduardo Gil Berak emandako hitzaldia Friedrich Hölderlinen bizitza eta poesiari buruz 2013ko maiatzaren 2an. www.donostiakultura.tv
    • Hölderlinen zenbait poesien irakurketa Kandido Urangaren eskutik 2013ko maiatzaren 2an. www.donostiakultura.tv
    Autoritate kontrola
    • Wikimedia proiektuak
    • Wd Datuak: Q75889
    • Commonscat Multimedia: Friedrich Hölderlin / Q75889

    • Wd Datuak: Q75889
    • Commonscat Multimedia: Friedrich Hölderlin / Q75889