Frantziskotar familia

Frantziskotarren ikur edo armarria.
Asisko Frantzisko Francisco de Zurbarán margolariak egindako lan batean.

Frantziskotar familia ordena erlijioso katolikoen multzo bat da, Frantzisko Asiskoaren arauei jarraitzen dieten moja, fraide eta laikoak biltzen dituena.

Anaia Txikien Ordena eskeko ordena 1207-1209an sortu zuen San Frantziskok, eta Inozentzio III.ak 1216an eta Honorio III.ak 1223an onartu zuten. Pobretasun erabatekoa eta predikuan ibiltzea ziren frantziskotarren oinarriak. Beste kristau adarretan ere, hala nola anglikanoen eta luteranoen artean, frantziskotar ordenak daude.

Gaur egun hiru sail dituzte frantziskotarrek beraien lehenengo ordenan: anaia txikiak (OFM); kaputxinoak (OFMCap) eta komentukoak (OFMConv). Badira emakumeak ere frantziskotarren bigarren ordenan: Santa Klararen klaratarrak, eta kontzepzionistak), bai eta sekularrak ere hirugarren ordenan.

Frantziskotarren sailkapena

Gaur egun hiru sail nagusi dituzte frantziskotarrek:

Lehenengo ordena

Lehenengo ordenak (Ordo Fratrum Minorum, O.F.M.), gizonezkoena, hiru adar nagusi dauka:

  • Anaia txikiak (O.F.M.): Ordenaren oinarrizko zutabea da, 1209an sortua.
  • Anaia txiki komentualak (Ordo Fratrum Minorum Conventualium, O.F.M.Conv.), 1209an sortua.
  • Anaia txiki kaputxinoak (Ordo Fratrum Minorum Capuccinorum, O.F.M.Cap.), 1525ean sortuak.

Bigarren ordena

Bigarren ordena, emakumezkoena, erlijiosoek (Lekaimeek) bakarrik osatzen dute, bereziki:

  • Klaratarrak (Ordo Sanctae Clarae, O.S.C.)
  • Sorkundetarrak (Ordo Inmaculatae Conceptionis, O.I.C).

Hirugarren ordena

Hirugarren ordena: gehienbat emakume zein gizon sekularrek osatutakoa, “Frantziskotar sekularrak” bezala ezagunagoak (emakumeak zein gizonak izan daitezke), hala ere erlijiosen adar bat dago multzo honetan.

  • Frantziskotar sekularren ordena (Ordo Franciscanus Saecularis, O.F.S.)
  • Frantziskotar hirugarren ordena erregularra (Tertius Ordo Regularis, T.O.R.)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/01/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Italieraz) Ordo Fratrum Minorum, ofm.org
  • (Gaztelaniaz) Arantzazuko frantziskotar probintzia
  • Arantzazuko frantziskotarrak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9263172
  • Wd Datuak: Q9263172