Francis Meadow Sutcliffe

Francis Meadow Sutcliffe

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBridlington (en) Itzuli, 1853ko urriaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaWhitby (en) Itzuli eta Whitby (en) Itzuli, 1941eko maiatzaren 31 (87 urte)
Familia
AitaThomas Sutcliffe
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
KidetzaThe Linked Ring
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 2445679 Edit the value on Wikidata

Francis Meadow "Frank" Sutcliffe (Headingley, 1853ko urriaren 6 – Aislaby, Scarborough, 1941eko maiatzaren 31) Ingalaterrako argazkilari erretratugile ospetsua izan zen. Bere lanetan Whitbyko bizitza jaso zuen, batez ere portu ingurukoa.[1]

Biografia

Aita Thomas Sutcliffe margolaria zen. Francisek lehen ikasketak bukatu zituenean margolaritza baztertu zuen eta buru belarri argazkilaritzan munduan murgildu zen. Haren espezialitatea erretratuak izan ziren. Hasieran Royal Tunbridge Wellsen hasi zen lanean; ondoren Whitbyra joan zen. Whitbyn ezkondu zen eta ondoan zegoen herrira joan zen bizitzera, Sleightsera alegia. Bikoteak semea eta hiru alaba izan zituen.

The Linked Ring taldearen sortzailetariko bat izan zen. 1863an Dudley Galerian The Linked Ring taldeak The Photographic Salon erakusketa antolatu zuen. Han, Meadowk Whitbyko portuan egindako argazkiak kritikaren harrera oso ona ezagutu zuten.

Royal Photographic Societyren partaidea izan zen eta Francis Frithrekin lan egin zuen. Argazkilaritzari buruzko zutabea Yorkshire Weekly Posten idatzi zuen; zutabearen izenburua Photography Notes zen. Amateur Photography aldizkarian ere idatzi zuen.[2]

Ideiak

Francis Meadowk argazkilaritza arte bat zela beti defenditu zuen. Argazkilaritzan Peter Henry Emersonen eta haren argazkilaritza naturalistaren jarraitzailea bezala azaldu zen.[3] Beste eragin zuzena Frantziako margolaritza errealistarena izan zen. Bere argazki ezagunetariko bat Water Rats (Ur-arratoiak) izan zen. Bertan gazte biluzi batzuk agertzen ziren eta margolaritzaren teknikak erabili zituen. Zoritxarrez azken argazki horrek polemika eragin zuen eta herriko apaiz batek argazkilaria eskumikatu zuen.

Iruditegia

  • Polly Swallow-en erretratua, 1889
    Polly Swallow-en erretratua, 1889
  • Neska ertzean, 1889
    Neska ertzean, 1889
  • Hiru mutil alai, 1889
    Hiru mutil alai, 1889
  • Emakume arrantzalea, 1890
    Emakume arrantzalea, 1890
  • Arrantzaleak, 1889-90 inguru
    Arrantzaleak, 1889-90 inguru
  • Whitby, 1890
    Whitby, 1890
  • Three Naked Boys Around a Coble, 1880s
    Three Naked Boys Around a Coble, 1880s
  • Whitby neguan
    Whitby neguan
  • Whitby, 1890
    Whitby, 1890
  • Whitbyko nekazariak / Bazkaltzeko ordua, 1889-91 inguru
    Whitbyko nekazariak / Bazkaltzeko ordua, 1889-91 inguru
  • Whitby, 1890
    Whitby, 1890
  • Nekazariak Whitbyn
    Nekazariak Whitbyn
  • Ur-arratoiak, 1886
    Ur-arratoiak, 1886
  • Emakumeak, c.1890
    Emakumeak, c.1890
  • Emakumeak, c.1890
    Emakumeak, c.1890

Erreferentziak

  1. Hiley, Michael (1979). Frank Meadow Sutcliffe. Oxford: Phaidon Press. ISBN 0-89381-041-X.
  2. Barton, Pauline (2008). Hannavy, John (ed.). Encyclopedia of nineteenth-century photography. I.liburuki, A-I, index. Londres: Routledge. ISBN 0-415-97235-3.
  3. Gernsheim, H.; Gernsheim, A. (1965). A concise history of photography. Londres: Thames and Hudson. 171, 182 or. OCLC 425560.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Sutcliffe Galeriaren egutegia.
  • (Ingelesez):Biografia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Meadow Sutcliffe Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q939537
  • Commonscat Multimedia: Francis Meadow Sutcliffe / Q939537

  • Wd Datuak: Q939537
  • Commonscat Multimedia: Francis Meadow Sutcliffe / Q939537