Frédéric Boissonnas

Frédéric Boissonnas

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGeneva, 1858ko ekainaren 18a
Herrialdea Suitza
 Frantzia
HeriotzaGeneva, 1946ko urriaren 17a (88 urte)
Familia
AitaHenri-Antoine Boissonnas
Seme-alabak
ikusi
  • Henri-Paul Boissonnas (en) Itzuli
    Edmond Edouard Boissonnas (en) Itzuli
    Paul Boissonas (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Edmond-Victor Boissonnas (en) Itzuli
LeinuaQ65151792 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
ikusi
  • Sabine Weiss
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Lantokia(k)Grezia eta Geneva
Jasotako sariak
ikusi
  • Prix Charles Blanc  (1911)

François-Frédéric Boissonnas (Geneva, 1858ko ekainaren 18– Ibidem, 1946ko urriaren 17) argazkilari suitzarra izan zen. Bere lan nagusiak Grezian egin zituen, XX. mendearen hasieran. Lan horiek egiteko, 1913ko abuztuaren 2an, Daniel Baud-Bovy suitzarrarekin eta Christos Kakkalos greziarrarekin batera, Mytikas mendira igotzen lehendabizikoak izan ziren. Mytikas Olinpo mendiaren gailur garaiena da (2918,80 m).[1]

Biografia

1858ko ekainaren 18an jaio zen, Genevan. Aita Henri-Antoine (1833-1889) zen, 1864an Genevan argazkilaritza-estudio baten sortzailea eta 1865an Auguste Garcin estudioaren ardura hartu zuena.[2] Frédéricek aitaren lana jarraitu zuen, bere estudioa 1887tik 1920 arte eramanez. 1901an, André Taponierrekin batera estudio bat sortu zuen Parisen, bestetik.

Bere lanerako paisaia bereziak nahi zituen eta, horretarako, 1907tik 1919ra, Greziara joan zen. 1913ko abuztuaren 2an, Daniel Baud-Bovy suitzarrarekin eta Christos Kakkalos greziarrarekin batera, Mytikas mendira igotzen lehendabizikoak izan ziren.

1919an, berriro ere Suitzan, "Boissonnas SA" argitaletxea sortu zuen. Gutxienez zazpi seme-alabak izan zituen, tartean Edmond-Edouard (1891-1924), Henri-Paul (1894-1966) eta Paul (1902-1983). 1920ko hamarkadan Frédéric Parisera joan zen bizitzera.

Bizitzaren azken urteak argazkilaritza irakasten eman zituen. Genevan hil zen, 1946ko urriaren 17an.

Familiako estudioa argazkilariaren seme desberdinek eraman zuten. Azkenean 1990an itxi zuten.[3]

Iruditegia

  • Frederic Boissonnas ardoa edaten Zemenon, Korintiako herria, 1903 inguruan.
    Frederic Boissonnas ardoa edaten Zemenon, Korintiako herria, 1903 inguruan.
  • Atenasko Akropolis 1903an.
  • Acrata Achaea, 1903 inguruan.
    Acrata Achaea, 1903 inguruan.
  • 1913ko Olimpo mendira egindako espedizioa: Daniel Baud-Bovy y Frédéric Boissonnas.
    1913ko Olimpo mendira egindako espedizioa: Daniel Baud-Bovy y Frédéric Boissonnas.
  • Louise Chéruit bere alabarekin.
    Louise Chéruit bere alabarekin.

Erreferentziak

  1. https://www.greece-is.com/news/olympus-in-the-footsteps-of-boissonnas/
  2. FRED BOISSONNAS ARCHIVE (1858 – 1946). 2018ko abuztuaren 3an irakurrita.
  3. https://www.foto-ch.ch/?a=fotograph&id=20092&lang=fr

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Boissonnaseko argazkien bilduma.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123457
  • Commonscat Multimedia: Frédéric Boissonnas / Q123457

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 41859381
  • ISNI: 000000011442593X
  • BNE: XX5451882
  • BNF: 120531563 (data)
  • GND: 122328213
  • LCCN: n85818543
  • NKC: xx0237910
  • SUDOC: 02876238X
  • ULAN: 500026349
  • SIKART: 12584019
  • RKD: 380907
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 027196
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 235331
  • Wd Datuak: Q123457
  • Commonscat Multimedia: Frédéric Boissonnas / Q123457